Tokiko Agenda 21 - 1998 - Agenda 21a prestatzeko egitura finkatu zen: 10 arlo tematiko eta 21 ingurumen adierazle

1998an ekintzak iraunkortasunaren ingurumen atalera mugatzea erabaki zen, eta osagai sozioekonomikoa geroko utzi zen. Hortaz, ingurumen zinegotzigoak prozesua gidatzeko ardura hartu zuen eta iraunkortasun estrategia aurrera ateratzeko 10 lan esparru nagusi finkatu ziren: hiri kutsadura, trafikoa eta garraioa, ura, energia, hondakinak, hirigintza, natura eta bioaniztasuna, osasuna eta ingurumen arriskuak, eta informazioa, heziketa eta herritarren partaidetza.

Lan esparrua finkatu ondoren, herritarren artean inkesta zabal bat egin zen beren iritzia prozesuan txertatzeko eta gaiak tratatu eta jarraitzeko lehentasunak erabakitzeko.

Azkenik, Vitoria-Gasteizko Agenda 21ak izango zuen egitura diseinatu zen. Sistema honetan pdf 10 arlo tematikotan sailkatutako 21 adierazle (26KB) sortu ziren, eta horiek erabiliz hiriaren eta udalerriaren ingurumen kontuak aztertu, ebaluatu, ezagutarazi eta hobetzeko prozesuak finkatu ziren. Adierazleen hautatze prozesua Ingurumen Saileko teknikariek gidatu zuten, jendeak ere parte hartu zuen arestian aipatutako inkestaren bidez, eta bertako zein nazioarteko adituen multzo zabal baten laguntza eduki zen.

2002an adierazleen sistema pdf 35 adierazlera (29KB) hedatu zen, alde sozial eta ekonomikoak ere barneratuz.

Udalbatzarraren osoko akordioa

Akordioaren sinadura

1998ko uztailaren 31n udal gobernuak, osoko udalbatzarrean, pdfaho batez onartu zuen Vitoria-Gasteizko Agenda 21 sustatzeko akordioa eta hurrengo konpromisoak hartu zituen:

  • Hiriko eta udalerriko ingurumenaren egoera urtero ebaluatzea ingurumen adierazleen azterketa eta analisiaren bitartez, eta lortutako emaitzak jendartean zabaltzea urtero prestatuko den buletin baten bitartez.
  • Garapen iraunkorrerako ingurumen hezkuntzako plan bat garatzea urtero.
  • Ingurumen Kontseilu Sektoriala eztabaida gune gisa sustatzea, herritarren parte hartzea bultzatzeko

Information concernée

   

Votre avis nous intéresse

Aidez-nous à nous améliorer. Ces informations vous ont-elles été utiles ?

Si vous le souhaitez, vous pouvez aussi nous faire parvenirvos commentaires.
Vous devez vous identifier.

Les champs marqués d'un astérisque sont obligatoires.