Gizarte-etxeetako jarduerak 2026-2027 - Izena emateko informazioa

2026-2027 ikasturterako, kirol, gizarte, kultur eta arte arloko jarduera ugari eskaintzen dizkizu Gasteizko Udalak, gizarte-etxeetan eta kirol-instalazioetan.

Izen-emateak

Izen emateak gizarte-etxeetan, telefonoz (010 / 945 16 11 00) eta online egin daitezke:

Izena eman

Izena ematen duzun unetik aurrera eta hurrengo 2 egun baliodunetan ordaintzeko epea duzu. Kontsultatu ordaintzeko moduak prezio-murrizketak.

Oharra: gutxieneko izen-emate kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera utzi ahal izango dira. Kasu horretan, izena eman dutenei ordaindutako kuotaren % 100 itzuliko zaie.

Berritzeak eta plaza libreak

Berritzeak

Izen-ematea berritzeko, nahitaezkoa da saioen % 50era joan izana. Ez da hutsegiteak justifikatzeko egiaztagiririk onartuko.

  • 2. hiruhilekoa: 2026ko azaroaren 23tik 29ra.
  • 3. hiruhilekoa: 2027ko martxoaren 1etik 7ra.

Berritzeak gizarte-etxeetan egin daitezke, eta online.

Plaza libreak
  • 2. hiruhilekoa: 2026ko abenduaren 1etik aurrera kontsultatu ahal izango dira plazak. Izena emateko epea abenduaren 9an hasiko da, 08:30ean.
  • 3. hiruhilekoa: 2027ko martxoaren 10etik aurrera kontsultatu ahal izango dira plazak. Izena emateko epea martxoaren 11n hasiko da, 08:30ean.
Egutegia

Gizarte-etxeen denboraldia 2026ko urriaren 1ean hasi eta 2027ko ekainaren 21ean amaituko da. Data horien barruan betiere, jarduera bakoitzak hasiera- eta amaiera-data desberdinak izan ditzake. Sar zaitez zure jardueran eta kontsultatu informazioa hor bertan: ikusi jarduerak.

Egutegia 26-27

Bajan eman

Jardueretan izena eman baduzu eta zerbaitengatik ezin bazara joan, online baja egin dezakezu.

Bideoa: nola eman izena?

Jardueren pdf-ak

Liburuxka

Jardueren deskribapenak

Kontaktua

Arreta emateko telefonoa: 010 (edo 945 16 11 00).

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.