Gazte Sortzaileak: euskarazko kultur-proiektuak sortzeko beka

2026ko deialdia

Kultur-proiektuak euskaraz sortzeko beka-deialdia da, Gasteizko Udaleko Euskara eta Gazteria zerbitzuek, Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru Zerbitzuaren laguntzarekin sortutakoa.

  • Norentzat: 16 eta 35 urte bitarteko gazteak.
  • Saria: 4.000 eurora arte eta aholkularitza profesionala.
  • Epea: 2026ko ekainaren 30a.

Bi kategoria daude:

  • 1. kategoria: 16-24 urte bitartekoak
  • 2. kategoria: 25-35 urte bitartekoak

2026ko deialdiaren oinarriak hemen eskuratu ahal dira: GazteSortzaileak2026 archivo pdf

Informazio gehiago:

gaztesortzaileak@vitoria-gasteiz.org

Proiektuen eta ekitaldien ezaugarriak

  • Beka jasotzeak prozesu osoa euskaraz egiteko konpromisoa dakar, sormen-fasetik hasi eta gauzatu arte.
  • Proiektua Gasteizen edo Araban garatu eta gauzatuko da.
  • Ahozkotasunari estu-estu loturik egongo da, hau da, euskararen ahozko adierazpenak proiektuaren muina izan behar du.
  • Formatu txikiko jarduerak hobetsiko dira.
  • Lanak jatorrizkoak izan daitezke eta euskaraz sortuak, edo euskarazko lan baten egokitzapena, baldin eta jatorrizko lanaren kalitateak edo interesak hori justifikatzen badute.
  • Ez dira onartuko itzulpen lan hutsetan oinarritutako proiektuak.
  • Proiektuak inoiz taularatu edo jendaurrean aurkeztu gabeak izan behar dira.

Dokumentazioa

  • A) Eskaera-orri orokorra (1. eranskina) archivo pdf eta Gazte Sortzaileak programaren eskaera-orri espezifikoa (2. eranskina) archivo pdf
  • B) Proiektua:
    • Lanaren azalpen zehatza euskaraz
    • Luzera: 2-4 orrialde.
    • Jardueraren ezaugarriak, gutxienez honakoak: argumentua, egitura, formatua, landu edo lortu nahi den helburua, kronograma…
    • Aurreikusten diren behar teknikoak eta materialak proiektua aurrera eramateko.
  • C) Proiektuaren aurrekontua.
  • D) Egoki ikusiz gero, proiektuaren lagina edo erakusgarria, edozein formatutan.
  • Eskaera-orri espezifikoan eta B), C) eta D) ataletan ez da ageri behar egileak nor diren, ezta hori jakiteko biderik emango duten daturik ere.

Ezagutu 2025an sarituak

Deialdia irekitzearekin batera, 2025ean sarituak izan diren proiektuak aurkeztu dira. Honako hauek:

Bi Rotxa. Miren eta Itziar Uriarte

Miren eta Itziar ahizpek Bi Rotxa podcasta sortu dute. Istorio zaharrak eta pentsamendu kritikoa nahastu dituzte, oso produktu berezia sortzeko. Lehen kapituluak argitaratu dituzte honezkero, hemen: https://labur.eus/Birotxapodcasta(Beste leiho batean irekiko da) Horrekin batera, pentsamendu kritikoa oinarri duen idazketa-lantegia antolatu dute Baratza aretoan, apirilaren 18an, 10:30etik 13:30era.

Doluak. Iker Clavero

Iker gazteak Doluak diskoa amaitzeko eta bideo-klipak grabatzeko laguntza eskatu zigun. Bere lana hemen ikusi ahal duzue: https://li.sten.to/DOLUAK(Beste leiho batean irekiko da) Doluaren etapa guztiak zeharkatzen dituen lana da diskoa. Abesti bakoitzak zauri bat da, eta zauri bakoitzak artistaren zati bat azaltzen du. Laster diskaren lehen aurkezpen publikoa egingo egingo du, IAK Izaskun Arrue Kulturgunean.

Garun Null (0). Jon Garrido

Oso proiektu berezia da Garun Null (0). Diziplina eta kode desberdinak elkarrizketan jartzen ditu. "Ekosistema baten ate irekiak" direla esan daiteke. Pieza ez-bukatu bat da: bere garuna irentsi zuen izaki baten istorioa kontatu, eta bere burua inguratzen duen guztiarekin topo egin. Proposamen eszeniko ausarta da, non osotasuna eta ezereza elkarrekin jolasean arituko baitira. Ekainaren 20an ikusi ahal izango duzue, 19:00etan IAK Izaskun Arrue Kulturgunean.

Kutxatu Gasteiz. Maixa Utrera

Haur eta gazteentzako sormen-lehiaketa bat antolatu du Maixak, euskarazko ipuinak eta kantak sor ditzaten. Hauen gaia zehazteko, kutxa bat jarri zuen kalean, gasteiztarrek beren gogoko gaiak proposatzeko. Bi hautatu ditu lehiaketa honetarako: (a) adiskidetasuna eta (b) norbaiten edo zerbaiten falta nabaritzea. Honezkero proposamenak jasotzen ari da, eta irabazle suertatzen direnekin emanaldi bat antolatuko du maiatzaren 17an, 18:00etan, Aldabeko ekitaldi aretoan. Horren guztiaren berri hemen.

Bizitza baten koplak. Laura Meabe

Bakarrizketa edo mikro-antzerkia formatuko ikuskizuna aurkeztuko du Laurak. Protagonistak pareko auzolaguna idazten ikusten du egunero. Orduak ematen ditu horretan. Gaixorik dagoela entzun du auzoan. Zein da bere istorioa? Irailera arte itxaron beharko dugu, istorioa ezagutzeko. Laster iragarriko dugu estreinaldiaren data.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: