Gazte Sortzaileak Beka Deialdia 2022
Gazteek gazteentzat sortutako ekitaldi kulturalak euskaraz
Zer esana baduzu, eta gainera, denon aurrean hitz egin, antzeztu, kantatu, bertsotan adierazi, irudiekin azaldu edota bakarrizketan aritu nahi baduzu... lagunduko dizugu ideiari forma ematen. Hori bai, aurkezten diren proiektuek ahozkotasunarekin estu-estu lotuta egon behar dute, eta euskaraz izan behar dute bere osotasunean.
https://www.youtube.com/watch?v=5bZeWhYTnV4Norentzat
Araban bizi diren 16 eta 35 urte bitarteko gazteak. Bakarka edo taldeka aurkeztu daiteke deialdira.
Saria
Proiektua garatzeko aholkularitza profesionala eta 4.000 euroko diru-saria.
Lanak aurkezteko epea
2022ko uztailaren 15era arte (egun hori barne).
Eskabideen aurkezpena
- Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.
- Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.
Deialdiaren oinarriak eta eskabideak
Informazio gehiago jaso edota zalantzak argitzeko
juventudtl3@vitoria-gasteiz.org
Kartela - Gazte Sortzaileak 2022
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.