Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.
VGReservas Udalaren web-aplikazio progresibo (pwa) berriak aukera ematen du zuzeneko erreserbak egiteko hiriko gizarte etxeetan eta kirol-instalazioetan. VG Reservas aplikazioaren bidez, zuzenean egin dezakegu erreserba gure gailu mugikorretik, gailura erabat egokitutako nabigazio-ingurune batean. Aplikazioak eskuragarri dauden jarduera moten (kirol-arlokoak zein kirol-arlokoak ez direnak) zerrenda ematen digu, eta, horietako bakoitzean, zer instalazio eta ordutegi dauden eskuragarri. Halaber, gogokoenak markatu ditzakegu, eta zuzenean jo “Nire erreserbak” atalera nahi dugun guztietan.
Web aplikazio progresiboek (pwa) web-nabigatzailean funtzionatzen dute, baina, horretaz gain, mugikorrean instalatu daitezke, aplikazio mugikor arrunta balitz bezala. Aplikazio mugikor tradizionalen moduan funtzionatzen badute ere (ikono bat sortzen digute gure mugikorrean), web-edukia direnez, hainbat abantaila dituzte: ez dute tokirik hartzen gure gailuan; azkarragoak dira; datu gutxiago kontsumitzen dituzte, eta ez dute behar, ez eguneratzerik, ez sistema eragilearen araberako bertsio ezberdinik.
Webgunera gure gailutik sartzean, onartu behar dugu ikonoa gure mugikorraren mahaigainean instala dadin, eta, hala, aplikaziorako lasterbidea izango dugu beti.
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.