VG Hobetuz - 10 urte

Hamar urte hauetan, Hobetuz sendotu egin da gure udalerrian herritarren partaidetzaren erreferente gisa: programa bat non herritarrek Vitoria-Gasteizentzat benetako hobekuntzak proposatu, erabaki eta eraikitzen dituzten. Dagoeneko lau edizio izan dira. Bertan milaka pertsonak hartu dute parte, ehunka proposamen aurkeztuz eta, bozketa bidez, gure auzo eta herrietan gauzatu diren proiektuak aukeratuz.

Urteurren hau Vitoria-Gasteiz guztion artean hobetzen jarraitzeko bultzada izatea nahi dugu. Eta Vitoria-Gasteiz Hobetuz programa Udalak zuen eskura jartzen duen tresna da.

Aurreko edizioak

Vitoria-Gasteiz Hobetuz ekimenaren lau edizio egin dira jada.

4. edizioa: 2024/25 Vitoria-Gasteiz Hobetuz

Honako hauek dira VG Hobetuz programaren 4. edizioan herritarrek aukeratutako 16 proiektuak:

Proiektuen jarraipena (4. edizioa)

Zenbait datu:

  1. Bozketaldia 2024ko martxoaren 24an amaitu zen.
  2. 7.171 pertsonak eman zuten botoa.
  3. Aurrekontua: gutxienez, 3 milioi euro 2024 eta 2025rako.
  4. 228 proiektu aurkeztu ziren. Horietatik 111 jo ziren bideragarritzat (84 proiektutan batuta) eta 16 izan ziren azkenik aukeratuak.
  5. Hemen ikus ditzakezu 2024/25eko VG Hobetuz bozketen emaitzak.
3. edizioa: 2022/23 Vitoria-Gasteiz Hobetuz

Honako hauek dira VG Hobetuz programaren 3. edizioan herritarrek aukeratutako 14 proiektuak:

Proiektuen jarraipena (3. edizioa)

Zenbait datu:

  1. Bozketaldia 2021ko azaroaren 18an amaitu zen.
  2. 7.786 pertsonak eman zuten botoa.
  3. Aurrekontua: 3 milioi euro 2022rako eta 2023rako.
  4. 315 proiektu aurkeztu ziren. Horietatik 160 jo ziren bideragarritzat (128 proiektutan batuta) eta 14 izan ziren azkenik aukeratuak.
  5. Hemen ikus ditzakezu 2022/23ko VG Hobetuz bozketen emaitzak.
2. edizioa: 2018/19 Vitoria-Gasteiz Hobetuz

Honako hauek dira VG Hobetuz programaren 2. edizioan herritarrek aukeratutako 16 proiektuak:

Proiektuen jarraipena (2. edizioa)

Zenbait datu:

  1. Bozketaldia 2017ko urriaren 22an amaitu zen.
  2. 3.368 pertsonak eman zuten botoa.
  3. Aurrekontua: 3 milioi euro 2018rako eta 2019rako.
  4. 170 proiektu aurkeztu ziren. Horietatik 72 jo ziren bideragarritzat (60 proiektutan batuta) eta 16 izan ziren azkenik aukeratuak.
  5. Hemen ikus ditzakezu 2018-2019ko VG Hobetuz bozketen emaitzak.
1. edizioa: 2017 Vitoria-Gasteiz Hobetuz

Honako hauek dira VG Hobetuz 1. edizioan herritarrek aukeratutako 15 proiektuak:

Proiektuen jarraipena (1. edizioa)

Zenbait datu:

  1. Bozketa 2016ko urriaren 9an amaitu zen.
  2. 2.243 pertsonak eman zuten botoa.
  3. Bideratutako aurrekontua: 3 milioi 2017rako.
  4. 203 proiektu aurkeztu ziren. Horietatik 67 bideragarritzat jo ziren eta azkenik 15 izan ziren aukeratuak.
  5. Hemen ikus ditzakezu 2017ko VG Hobetuz bozketen emaitzak.

Burututako proiektuen esperientziak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.