Enpresentzako laguntza - Nazioartekotzeko laguntzak

Enpresak - Zerbitzuak

Helburua

Vitoria-Gasteizko Udalak, Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberarekin lankidetzan, enpresei nazioarteko sustapen-ekintzetan laguntzeko programa bat du.

Hala, ETEen nazioartekotzea errazteko, Itun Berdeari atxikitako tokiko enpresek laguntza ekonomikoko eta laguntza tekniko espezializatuko programa bat dute, beren sektorearentzat interesgarriak diren berariazko sustapen-ekintzetan lehenengo urratsak emateko.

Lagundutako ekintza-motak

  • Nazioarteko sektoreko azoketara bisitak.
  • Nazioko nazioarteko topaketak.
  • Nazioarteko networking-topaketak
  • Bideokonferentzia bidezko nazioarteko networking topaketak.
  • Zeharkako presentzia bidezko networking topaketak.
  • Misio komertzialak.

Laguntza-programa

Enpresentzako laguntza, kontzeptu hauen bidez da:

  • Bidaia-poltsa:
    • 300 € eguneko bidairako.
    • 150 € gehiago, helmuga den hirian eginiko gau bakoitzeko, gehienez ere bi gau.
  • Agenda gastuetarako poltsa: 450 € enpresa eta ekintza bakoitzeko.
  • Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberaren laguntza teknikoa.

Informazioa eta eskaerak

Eskaera egiteko formularioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.