Bozketaren prozesua: nork, noiz eta nola bozkatu

Urriaren 4tik bideragarriak diren proposamenak webgune honetan bertan kontsulta ditzakezu. Bozkaketa azaroaren 8tik 28ra bitartean izan da.

Nork, noiz eta nola bozkatu?

Gasteizen erroldatutako 16 urtetik gorako lagun orok bozkatzeko aukera izango dute 2021eko azaroaren 8tik 28ra bitarte. Pertsona bakoitzak 3 proposamen bozkatu behar izan ditu nahitaez.

Proposamen guztiek balio berdina dute?

Ez, bozketa-fasean, haztapen-irizpide batzuk ezarriko dira ekintza positiboko neurri gisa:

  • Belaunaldien arteko bizikidetza.
  • Genero-berdintasuna.
  • Aniztasun kulturala eta/edo funtzionala.
  • Bazterturiko gizataldeak gizarteratzea.
  • Jasangarritasuna eta ingurumena babestea.
  • Eten digitalaren murrizketa.

Bozketa-fasean, haztatutako proposamenak boto kopuruarekin biderkatuko dira, hala, puntuazio osoa kalkulatzeko. Irizpide bat betetzen du: 1,10 puntu; 2 irizpide betetzen ditu: 1,20 puntu; 3 irizpide betetzen ditu: 1,30 puntu; 4 irizpide betetzen ditu: 1,40 puntu; 5 irizpide betetzen ditu: 1,50 puntu; eta, 6 irizpide betetzen ditu: 1,60 puntu.

Zer proposamen gauzatuko dira?

Puntu gehien jaso dituzten proposamenak gauzatuko dira aurrekontu erabilgarria agortu arte. Proiektuen zerrenda abenduaren 1ean ezagutaraziko da. Berdinketa gertatuz gero, haztatutako ekimenek hautsiko dute berdinketa.

Gauzatuko diren proiektuetan, ba al dago mugarik?

Aurrekontuaren % 20a bideratuko da obra publikoko arlokoak ez diren proiektuetarako. Gehienz hiru proiektu gauzatuko dira auzo bakoitzeko, zein landa eremuko.

Non lortu daiteke informazio gehiago?

Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuan informatu zaitezke 945 16 16 87 edo posta elektroniko honetan: gasteizhobetuz@vitoria-gasteiz.org. Bestalde ere, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan ere informazio jaso dezakezu 010 / 945 16 11 00.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.