In Situ ArtFestival - Bertako saltokiak lekuko artisten bila

Zer da?

In Situ ArtFestival proiektuak Gasteizko tokiko saltokien erakusleihoetan artistikoki esku hartzeko eta saltoki horien, tokiko artisten eta herritarren artean sinergiak sortzeko deialdi bat proposatzen du. Proiektu irekia eta parte-hartzailea da, bertako saltokietan kontsumitzearen garrantzia nabarmendu nahi duena, saltoki txikiak eta arte-sorkuntzan aritzen diren gazteak ahalduntzeko.

Ekimen hau Haziak ideia gazteen lehiaketaren bultzadarekin garatu da, eta Gauekoak programazioaren parte da.

Bertako artista gazteentzako deialdia

In Situ arte jaialdiak deialdi bat ireki du gazte sortzaileek beren sorkuntza esku-hartzea egin dezaten tokiko saltokien erakusleihoetarako.

Zehazki, Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 18 eta 35 urte bitarteko gazteak aurkeztu daitezke deialdira. Epea apirilaren 20tik maiatzaren 9ra bitartekoa da, bi egun horiek barne.

InSitu ArtFestival deialdiko oinarriak Imagen archivo pdf

In Situ ArtFest flyerra Imagen archivo pdf

Parte hartzeko eskaera Imagen archivo pdf

Hiritar guztientzako jarduerak

Bertako artistentzako deialdiaz gain, InSitu ArtFestival jaialdiak hiritar guztiei zuzendutako jarduerak ere antolatu ditu.

Sarrera guztiak dohainik dira eta lekua aurretiaz esleitua. Erabilgarri egongo dira jarduera baino bi aste lehenagotik sarrera-salmentarako Entradium webgunean: Sarrera lortu(Beste leiho batean irekiko da)

Jarduera guztietan COVID-19a saihesteko segurtasun, higiene eta antolakuntza-neurriak ezarriko dira.

Kontaktua eta sareak

insituartfest@gmail.com

www.insituartfestival.com(Beste leiho batean irekiko da)

Instagram3030 Instagram(Beste leiho batean irekiko da)

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.