BIZAN-info gunea: informazio bulegoa

Zer da BIZAN-info gunea?

BIZAN-info gunean esparru ugaritan (kultura, kirola, ingurumena, parte-hartzea, gizarte-baliabideak...) hiriak eskaintzen dituen aukera eta baliabideei buruzko informazioa jasotzen duzu.

Horrez gain, hirian gau egun ez dauden aisialdi-ideia berriak proposatzeko gunea ere baduzu.

60 urtetik gorako pertsonak artatzen dira BIZAN-info gunean, bai eta horien senideak eta arlo horretan diharduten profesionalak ere.

Harremanetarako

  • Helbidea: Cadena y Eleta Apezpikuaren kalea, 1 (Florida parkea)
  • Telefonoa: 945 161460
  • Posta elektronikoa: bizaninfo@vitoria-gasteiz.org
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 11:00 - 14:00 ; 17:00 – 20:00. Abuztuan 10:00etatik 14:00etara. Bulegoa itxita egongo da jaiegunetan eta zubietan.

BIZAN-info guneraren zerbitzuak

1. Informazio zerbitzua

Informazio argia ematen dugu bertan, adinekoei bizi-kalitate hobea izaten lagun diezaieketen hiriko zerbitzu, programa eta jarduerei buruz. Norberaren eskaria gorabehera, halako edo holako aukerara bideratuko du zerbitzuak eskatzailea.

2. Orientazio zerbitzua

Norbaitek arreta pertsonalizatuagoa behar duela hautematen bada, orientazio-espazio bat eskainiko diogu; bertan, sakonago aztertuko da pertsona horren eskaria edo egoera, eta irtenbiderik onena bilatuko diogu. Jarraipen pertsonalizatua egingo da, hala behar izanez gero.

3. Informazio-bilerak eta jarduerak

BIZAN-info gunean hainbat informazio-bilera egiten ditugu bertan antolatzen diren jarduera eta ikastaroei zein adinekoentzat interes berezia duten gaiei buruz. BIZAN-info gunean kontsultatu ditzakezu jarduera eta ikastaroen datak.

4. Hitzorduen panela

Baduzu planik? Zure zaletasunak partekatzeko pertsonen bila zabiltza? Zerbait egin nahiko zenuke eta ez duzu norekin egin?

BIZANen harremanetan jartzen ditugu interes bera duten pertsonak. Formulario honen bidez plan-proposamenak jasoko ditugu eta topaketa horiek bideratzeko proposamenak bultzatuko ditugu BIZAN-info gunetik.

BIZAN zentro bakoitzeko iragarki-tauletan kontsulta ditzakezu proposamenak.

5. Infoteka

Bertako bi ordenagailuak kontsultak egin, bidaiak antolatu, jardueretan parte hartzeko izena eman, izapideak egin eta abarretarako erabili daitezke. Langileen aholkularitza eskainiko da. Ordenagailuak erabili ahal izateko, Herritarren Udal Txartela (HUT) eduki behar da nahitaez.

6. Bidaiarien txokoa

  • Bidaiateka:Gazteen Argibideetarako Bulegoarekin batera eskaintzen da bidaiei buruzko informazioa (gidak, aldizkariak eta liburuxkak) biltzen duen kontsulta-txoko hau.
  • Bidaiarien txokoa: Bertan bidaia-esperientzien trukatzen da, eta bidaia alternatiboen planifikatzen dira.

7. Hizkuntza-kluba

Euskaraz, ingelesez eta beste hizkuntza batzuk praktikatu nahi baduzu? 60 urtetik gora izan behar da bertan parte hartzeko, eta hizkuntza-maila ertaina. Jarduera hori Gazteen Argibideetarako Bulegoarekin lankidetzan egiten dugu; horrenbestez, beste adin batzuetako pertsonekin partekatzen da.

8. Parte-hartze sozialeko programak

Programa honek duen balioa aitortu nahi die, nola adinekoen ezagutzei, hala herritarren bizi-kalitatea hobetzeko proiektuetan ekarpenak egiteko duten gogoari ere.

Programa hauek eskaintzen ditugu gaur egun:

  • Bizikletaz, adinik ez: konpartitu ezazu denbora hirian ibiltzeko zailtasunak dituzten adineko pertsonekin. “Bizikletaz, adinik ez” programak triziklo bidez txangoak egitea eskaintzen du, betiere erritmo mantsoan. Partaideek adinekoak hartzen dituzte trizikloan, elkarrekin txangoa egiteko. Parte hartzeko, beharrezkoa da bizikletaz ibiltzen jakitea. Adin guztietako pertsonei irekitako jarduera da.
  • Lagun artean: edonori gerta dakioke, bizitzaren une jakinen batean, bakartasuna sentitzea.”Lagun artean” programan beste pertsona batzuekin bildu zaitezke, elkarrekin egon, hitz egin, paseatu, kafea hartu eta abarretarako. Adin guztietako pertsonei irekitako jarduera da.
  • Baratze eta lorategi kolaboratiboak: BIZANen lorezaintza eta hiri-baratze komunitarioak bultzatzen dira. Gune horiek erabiltzaileek eta beste adin batzuetako pertsonek zaintzen eta dinamizatzen dituzte.

Gainera, BIZAN-info gunean hiriko adinekoen proiektu- eta ideia-proposamenak jasotzen ditugu.

9. Erretiroa hartu aurretiko prestaketa-programa

Pertsonon zahartze-proiektuaren parte ohi da erretiroa hartzea. Une hori erabakigarria da, benetako erronka (ikuspegi ekonomikoa eta emozionaletik, baita bizitza antolatzeko ere), eta, horrenbestez, laguntza eta, batez ere, informazio ona izatea eskatzen du. BIZAN-info gunean erretirorako prestakuntza- eta informazio-laguntza eskaintzen dizkizu.

10. Aholkularitzak

Aholkularitzak konfidentziala eta doakoa emateko zerbitzuak dira:

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.