Gizarte Zerbitzuen instalazioetara bisita birtualak
Teknologia berriak bitarte, bisita birtualek espazio jakin batzuk ezagutzeko aukera emango digute, ordutegi-mugarik gabe eta baliabide horietan bizi diren pertsonen intimitate-eskubidea urratu gabe.
Egun, herritar guztiei zuzenduriko gertuko erreferente garela ikusarazteko eta Udalaren gizarte-zerbitzuak hainbat esparrutako profesional, gizarte entitate, ikasle eta abarrengana hurbiltzeko ekimen jakin batean ari gara lanean.
Ondorengo ataletan, egiten ari garen bisita birtualak ikusten joan daitezke:
- Gizarte Zerbitzuak: sarbidea
- Adineko pertsonentzako baliabideak: Lakua-Arriaga Adinekoentzako Zentro Soziokulturala eta Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleko eguneko arreta-zentroa.
- Gizarte-egoera ahulean dauden pertsonentzako baliabideak: Aterpe gaueko zentroa, Etxe irekia eta Bidelan udal zentroak.
- Haurrak, nerabe eta familientzako baliabideak: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuko bulegoak eta Salburua gizarte eta hezkuntza zentroa.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.