2026ko otsailaren 9an argitaratua
TETOCATI film laburra Aranbizkarreko BIZANeko “Fikziozko film labur batean parte hartu” tailerraren emaitza da. Urrian Aldabe Gizarte Etxean aurkeztu zen eta BIZANeko zentro guztietan jarraituko du datozen hilabeteetan.
Taldeari tailer honek eta film labur hau egiteak zer suposatu duen azaltzeko eskatu diogunean, honako hau esan digute:
Bigarren urte honetan, Aranbizkarreko BIZANeko “Fikziozko film labur batean parte hartu” tailerreko kideok gure denboraren zati bat ematen dugu guztiontzat berria den jarduera bat esploratzeko, hau da: gidoia egitea, filmaketa egiteko espazioak aurkitzea, aktoreak aukeratzeko castinga, eta filma muntatzea eta editatzea.
Miaketa hori egitera bultzatzen gaitu, norberaren gaitasun berri eta ezezagunetan zundatzeko irrikak eta nahiak, lagun eta sozializazio zirkulu berri bat sortzearekin batera, eta gure hezkuntzak dakartzan aurreiritzi zaharrak urruntzera.
Zuzeneko emanaldiaz gozatu ezin duzuenontzat, hemen duzue.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.