Enplegu eta Prestakuntza - Kalitate-politika

edificio del CETIC

Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoaren Sailak kalitatezko enplegua lortzea eta mantentzea sustatzen duen eragile gisa onartua izatea bilatzen du. Era berean, espiritu ekintzailea eta tokiko garapen ekonomikoa sustatzen dituen eragile gisa, bere jardunetan gardentasunaren eta eraginkortasunaren printzipioei jarraituz.

Hiriaren garapen ekonomiko, estrategiko eta solidarioaren alde egitea du helburu, kalitatezko enplegua sortzen eta enpresen lehiakortasunean laguntzen duten proiektuak diseinatuz, sustatuz eta gauzatuz, garapen iraunkorraren printzipioei jarraiki.

Helburu estrategikoak

Vitoria-Gasteizko Udalak kudeaketa-sistema bat garatzeko eta eguneratuta edukitzeko konpromisoa hartu du, honako hauetarako:

  • Pertsonak jakintzetan, trebetasunetan, balioetan eta jarreretan gaitzea.
  • Kalitatezko tokiko lan-merkatua sustatzea, pertsona kualifikatuentzat erakargarria, inklusiboa eta kualifikazio gutxien dutenentzat enplegu-aukerak sortzeko gai izango dena.
  • Tokiko enpresen eraginkortasuna, lehiakortasuna eta erantzukizun soziala bultzatzea, balio erantsia sortzen duten dibertsifikazio produktiboa eta tokiko jarduera ekonomikoak sustatuz eta tokiko ingurumena babesten dela bermatuz.
  • Gasteizek hiri berde gisa duen posizionamendua indartzea, pertsonei zein enpresei laguntzeko estrategiak eta tresnak landuz, aldaketa eta eraldaketarako tresna izan dadin.

Aurrekontu-mugek baldintzatzen dituzte helburu estrategiko horiek guztiak.

Irismena

Vitoria-Gasteizko Udalak ISO 9001:2015 kalitate-ziurtagiria lortu du, irismen honekin:

Lan- eta prestakuntza-informazioko jarduerak, lanbide-orientazioa, enplegu-zentroa; enplegurako prestakuntza, enplegu-planak, enplegu-prestakuntza eta lan-bitartekotza.

"Certified ISO 9001" testua duen kalitate-ziurtapen marka eta Bureau Veritasen marka korporatiboa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.