Etxebizitzak birgaitzea – Zaramaga Biziberritzeko Plana

Zaramagako etxebizitzak birgaitzea da Zaramaga Biziberritzeko Planaren zutabeetako bat. 21 Zabalgunea udal hirigintza-sozietateak kudeatzen du.

Zertan datza

Eraikinak eko-birgaitzen ditu planak, etxebizitzen energia-eraginkortasuna, irisgarritasuna eta bizigarritasuna hobetzeko. Gaur egun, 24 atarietan egiten ari dira lanak, eta guztira 358 etxebizitza daude aurreikusita planean.

Nori zuzenduta dago

Planaren jardun-eremuaren barruan kokatutako auzokide-komunitateei:

Laguntza ekonomikoak

Etxebizitzak eko-birgaitzeko laguntzak eskaintzen ditu planak, obren kostuen %70 estaltzen dutenak, kalteberatasun-egoeran dauden auzotarren erkidegoei lehentasuna emanez.


Era berean, plan honetako obrek %50 gutxiago ordaintzen dute Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan (EIOZ).

Proiektuaren bulegoa

Zaramagako bizilagunek hurbileko bulego bat dute dirulaguntza ekonomikoak eta birgaitzeko beste kudeaketa batzuk izapidetzen laguntzeko. Bulegoa Iparralde Gizarte Etxean dago (1. eta 2. eraikinen artean).

Zaramagako bulegoa

Proiektuaren jarraipena

Kontratazioak
Kronologia

2024ko iraila: argi berdea obrei

2024ko irailaren 17an, jabe-komunitateen obrak hasteko lehen akta sinatu zen, eta proiektuko higiezinak birgaitzeari eman zitzaion hasiera.

2024ko maiatza: obren kontratazioa

Proiektuaren esparruko eraikinak sakonki birgaitzeko aukera emango duten obrak kontratatzeko Baldintza Orria argitaratu zen. Batzorde Kudeatzaileek enpresa eskaintzaileak aukeratu zituzten, auzotar komunitateek obra-kontratua sinatzea erabaki zezaten.

2023ko urria: proiektuak idaztea

Hilaren 8an, 12 talde tekniko eratu ziren. Talde horiek proiektuak idatzi zituzten, eta bizitegi-eraikinetako 24 komunitate (358 etxebizitza) birgaitzeko obren zuzendaritza fakultatiboa egin. Hilaren 31n, bi saio egin zituzten kalean, Zaramagako eraikin-multzoen azterketa zabaltzeko.

2023ko uztaila: talde teknikoen hautaketa

Uztailean, Eusko Jaurlaritzak, 21 Zabalguneak eta jabekideen komunitateek osatutako batzorde kudeatzaileek Zaramaga auzoko eraikinak sakon birgaitzeko ekipo teknikoak kontratatzeko baldintza-orria baliozkotu zuten, Zaramaga proiektuaren oinarrietan ezartzen den bezala (ALHAO 70 zk., 2023ko ekainaren 16koa(Beste leiho batean irekiko da)). 18 talde teknikok irailean aurkeztu zituzten Zaramagako eraikinak sakon birgaitzeko proposamenak.

2023ko ekaina: laguntzen deialdia

2023ko ekainaren 16an argitaratu zen Zaramagako birgaitze-proiektuan sartutako bizitegi-eraikinen birgaitze sakonerako laguntzak emateko deialdia (ALHAO 70. zk., 2023/06/16koa(Beste leiho batean irekiko da)). Ekainaren 30ean amaitu zen birgaitze sakonaren proiektuan interesa zuten Zaramagako jabe-komunitateen atxikimendu-epea. 41 komunitate atxiki ziren (708 etxebizitza). Azaroaren 30ean amaitu zen atxikitako komunitateek birgaitze-lan sakonak egiteko laguntza-eskaerak aurkezteko epea.

2023ko maiatza: bulegoa indartzea

Zaramagako Bulegoak bere taldea indartu du bi arkitekto eta abokatu bat gehituta, eta informazio-diptikoak banatu zituen Zaramagako proiektuaren eremuko komunitateetan.

2023ko apirila: informazio-jardunaldiak

2023ko apirilaren 23an eta 24an, bi informazio-jardunaldi egin ziren Zaramagako Gizarte Etxeko Beñat Etxepare antzokian, auzo horretako bizilagunek birgaitze-lanen finantziazioari buruz dituzten zalantzak argitzeko.

2023ko martxoa: bulegoa, irekita

2023ko martxoaren 27an, Zaramagako biziberritze integraleko proiektuaren hurbileko bulegoak ateak ireki zituen.

2022ko azaroa: hasiera

Plana aurkezteko hiru jardunaldi egin ziren Iparralde Gizarte Etxean. Lehena, azaroaren 2an, Auzogunera zuzendua. Bigarrena eta hirugarrena, azaroaren 24an eta 25ean, Zaramaga auzoko bizilagun guztiei irekia.

Informazio gehiago

Planak beste neurri batzuk ere jasotzen ditu, hala nola espazio publikoko obrak eta gizarte-proiektuak. Kontsultatu Zaramaga Biziberritzeko Planari buruzko informazio guztia.

21 Zabalguneko beste proiektu batzuk ere kontsulta ditzakezu.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.