Izena eman Atzerriko Egoiliarren Hautesle Erroldan (AEHE) udal-hauteskundeetan parte hartzeko
2023ko maiatzaren 28an udal hauteskundeak egingo dira. 18 urte baino gehiago badituzu, zure botoa funtsezkoa da; izan ere, hauteskunde hauetan erabakitzen da zein pertsonak osatuko dituzten udalak hurrengo lau urteetan.
Pertsonen lekukotza (YouTube): Kolonbia | Ekuador | Errumania | Ingelesa
Hautatutako pertsonek erabakiak hartuko dituzte gure ongizatea eta bizi-kalitatea bermatzeko politika publiko garrantzitsuak garatzeko hainbat arlotan: zerbitzu publikoak, gizarte-zerbitzuak, berdintasuna, immigrazioaren arloko gizarteratzea, garapenerako lankidetza eta gazteria.
Europar Batasuneko Herrialdeetako herritarrak
Inoiz bozkatu ez baduzu eta botoa eman nahi baduzu, ezinbestekoa da hautesle-erroldan izena ematea. Botoa aurretik eman baduzu, ez duzu ezer egin behar, hautesle-erroldan agertzen baitira.
Izena emateko epea 2023ko urtarrilaren 30an bukatzen da, eta, horretarako honako hauek behar dituzu:
- Ohiko bizilekua duen udalerrian erroldatuta egotea.
- Udal hauteskundeetan botoa emateko borondatea adieraztea:
- Internet bidez egin dezakezu INEren egoitzan
- Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, esteka honetan eskura dagoen adierazpen formalaren inprimakia (pdf) betez.
- edo posta arruntez, KEBek (Hautesle Erroldaren Bulegoak) jasotako gutunari erantzuna bidaliz.
Europar Batasunetik Kanpoko Herrialdetako herritarrak
Akordioa duten herrialdetako* herritarra bazara botoa emateko eskubidea erabili ahal izateko, hauteskunde-prozesu bakoitzean botoa emateko asmoa duzula adierazi behar duzu, hau da, ez da mantentzen aurreko prozesuen errolda.
Beraz, ezinbestekoa da hautesle-erroldan izena ematea 2023ko abenduaren 1etik urtarrilaren 15era arte, eta horretarako honako hauek behar dituzu:
- Ohiko bizilekua duen udalerrian erroldatuta egotea
- Espainian bizitzeko baimena indarrean izatea
- Espainian legez 5 urtez bizi izana (3 urte Norvegiaren eta Erresuma Batuaren kasuan).
HEBek (Hauteskunde Erroldaren Bulegoa), baldintza horiek betetzen badituzu, komunikazio bat bidaliko dizu boto-asmoaren adierazpenaren izapidearen berri emateko, bai eta eskaera-inprimaki bat ere. Bertan azalduko dizu nola aurkeztu (posta arruntez edo bide telematikoz).
Hauteskunde Erroldaren Bulegoaren gutuna jaso ez baduzu, izena eman dezakezu:
- Telematikoki, https://sede.ine.gob.es helbidera sartuta (ziurtagiri digitala beharko duzu).
- Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, esteka honetan eskura dagoen adierazpen formalaren inprimakia (pdf) betez.
*Akordioa duten herrialdeak: Bolivia, Cabo Verde, Txile, Kolonbia, Korea, Ekuador, Islandia, Norvegia, Zelanda Berria, Paraguai, Peru, Erresuma Batua edo Trinidad eta Tobago
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.