Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa

Eraikina

Lehen inaugurazioa egin eta mende bat geroago, Espainiako Bankuaren egoitza zaharrak berriro ireki ditu bere ateak Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro bezala. José Yarnoz Larrosa (1884-1966) nafar arkitektoak 1920an eraikia, neoerrenazentista estilokoa da, eta 33 x 20 metroko oinplano errektangularra du.

Museoa

Museoak honako funtzio hauek ditu: balio demokratiko eta etikoak zabaltzea, biktimen oroimen kolektiboa eraikitzea eta herritarrak askatasunaren eta giza eskubideen defentsarako eta terrorismoaren aurka kontzientziatzea.

Ibilbidea sei aretotan egituratzen da:

  1. "Hemen, atzo": museoaren aurkezpen/sarrera-gunea.
  2. "Memorial Eremua": eraikinaren erdiguneko espazioa.
  3. "Terrorismoaren historia".
  4. "Gorrotoaren diskurtsoak eta praktikak": atentatuei buruzko eta terrorismoa legitimatzea xede zuten ekintza eta diskurtsoei buruzko eremua.
  5. "Terroreari erantzuna": erantzun poliziala, soziala, nazioartekoa, politikoa eta judiziala.
  6. "Biktimen ahotsa".

Memorialak erabiltzaileen eskura jartzen ditu, besteak beste, dokumentazio zentro bat, ekitaldi areto bat, gela didaktiko bat, eta erakusketa iraunkorrak eta aldi baterakoak dituen museo bat.

Bisitak eta informazio gehiago

Ordutegiak

  • Asteartetik larunbatera, 12:00etatik 19:00etara.
  • Igandean, 11:00etatik 14:00etara.
  • Jaieguna ez den astelehena, itxita.
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72157719260964303(Beste leiho batean irekiko da)
Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: