Udal Musika Bandaren kontzertua: 'Eguzkia berriz aterako da' ('Musika aire zabalean' zikloa)

Oharra: COVID-19aren aurka indarrean prebentzio-neurriei eusten zaien bitartean, sarrera librea izango da lekuak bete arte. Informazio gehiago eta baldintzak Udako Kultur Programazioaren orrialdean aukituko dituzu.

Noiz
Eguna: 2021/08/04, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 20:00
Deskribapena

Egungo egileen bandarako musika originala: Philip Sparke, José Rafael Pascual Vilaplana, Bert Appermont, David Rivas eta Jacob de Haan, besteak beste.

Lekua: Zulueta Jauregiaren lorategietan, Senda Ibilbidea 2

Sarrera

Jende ororentzat.

Agertokia aire zabalean kokatutako eremu mugatua izango da, gehienezko edukierarekin, ikusleen arteko distantzia mantentzeko jarlekuekin eta Eusko Jaurlaritzaren indarreko araudiak ezarritako osasun neurri guztiak errespetatuz.

Sarrera librea izango da, erreserbarik gabe eta edukieraren leku guztiak bete arte (200 pertsona).

"Eguzkia berriz aterako da" - Egitaraua

Zuzendaria: Luis Orduña

  • “The sun will rise again”. * Philip Sparke
  • "Los Peroleros" Jesús C. Urrutia (ERABATEKO ESTREINALDIA)
  • “Dinamita Da Capo”. * David Rivas
  • “Yakka”. José Rafael Pascual-Vilaplana
  • “Ross Roy”. Jacob de Haan

* Vitoria-Gasteizko Udal Musika Bandak interpretatzen duen lehenengo aldia.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.