Eta uda honetan, zer? Gazteentzako baliabide gida

orokorra duotone

Bidaiak

Bidaiakfoto1

Zuretzat uda bidaiatzeko bada, kontsultatu hemen: zenbait abantaila gaztea izateagatik, baliabide batzuen informazioa eta ideia batzuk zure bidaiak prestatzeko.

Bidaiateka, txartelen deskontuak, beharrezko dokumentazioa, baliabideak, interraila eta abar.

Bidaiatu nahi dut

Hitzaldia "Bidaiak": ekainak 13, 19:00. Bidaiatzeko baliabideei buruzko informazioa emango dugu eta interrail, Done Jakue bidea eta beste bidaia batzuk egin dituzten gazteak haien esperientziak partekatuko dituzte. Izena eman hitzaldiera etortzeko.(Beste leiho batean irekiko da)

Kanpamentuak eta oporretako jarduerak

kanpamenduak

Jendea ezagutu eta esperientzia beste gazte batzuekin partekatu nahi baduzu, izena eman kanpamentuetan edo oporretako jardueretan. Hainbat motako jarduerak daude.

Kanpamentuak hondartzan eta mendian, itsas jarduerak, auzolandegiak, etab.

Kanpamentuetara joan eta jarduerak egin nahi ditut

Boluntariotza

Boluntariotzafoto1

Opor hauetan zure denbora librea laguntzeko erabili nahi baduzu, ordu batzuk eman ditzakezu tokiko proiektu batean edo atzerrira bidaiatu.

Boluntariotzako aukerei buruzko informazioa atal honetan daukazu.

Boluntariotza egin nahi dut

Hitzaldia "Boluntariotza": ekainak 27, 19:00. Boluntariotza egiteko dauden aukerak azalduko ditugu eta bi entitateko arduradunak haien lana azalduko dute. Gainera Europako beste herrialde batean boluntariotza egin duen gazte baten esperientzia ezagutuko duzu. Izena eman hitzaldira etortzeko.(Beste leiho batean irekiko da)

Lana

Lanafoto1

Dirua irabazi nahi baduzu udako hilabeteak lanean emanez, hau da zure atala. Lan-bila bazabiltza baliagarri izan dakizkizukeen baliabide batzuen informazioa daukazu hemen eta udarako lan eskaintzak biltzen ditugu. Atzerrira ere joan zaitezke lanera, horrela hizkuntzak ikasteko eta bidaiatzeko aukera ere izango duzu.

Udan lan egiteko baliabideak

Urtaroko lan-eskaintzak

Hitzaldia "Prestakuntza eta Enplegua": ekainak 6, 19:00. Gai horiei buruzko informazioa azalduko dugu eta Au Pair izan den pertsona baten esperientzia ezagutu ahal izango duzu. Izena eman hitzaldira etortzeko.(Beste leiho batean irekiko da)

Prestakuntza

Formakuntza

Zure ikasketak areagotu nahi badituzu, oporretako hilabeteak aprobetxa ditzakezu zenbait titulazio erabilgarri lortzeko, aibidez, aisialdiko begiralearena. Hizkuntzak ikasteko ere garai ona da. Ikastaro hauen eta beste batzuen informazio atal honetan daukazu.

Ikasi nahi dut.

Hitzaldia "Prestakuntza eta Enplegua": ekainak 6, 19:00. Gai horiei buruzko informazioa emango dugu, eta uda honetan aisialdiko begirale titulazio lortzeko ikastaroa eskaintzen duen erakunde bat etorriko da titulazio horren inguruan hitz egiteko. Izena eman hitzaldira etortzeko.(Beste leiho batean irekiko da)

Jarduera gehiago Gasteiz eta inguruetan

Gasteiz

Gasteizen geratuko bazara, horrek ez du esan nahi aspertu egingo zarenik, begira zenbat gauza egin ditzakezun!

Gasteizen egongo naiz

Oharrak

* Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak ez du bere gain hartzen gida honetan jasotako baliabide pribatuen ardura. Emandako informazioa kalitatezkoa, eguneratua eta kontrastatua izateko lan egiten dugu, baina baliabide pribatuei buruzko edozein informazio erakunde sustatzailearen erantzukizuna baino ez da.

* Interesgarriak izan daitezkeen beste baliabide pribatu batzuk ezagutzen badituzu edo zure esperientziagatik jasotzen ditugun baliabideen informazioa badaukazu, eskertuko genizuke jakinaraztea, gidako informazioa eguneratzeko.

Informazio gehiago:

Emaila: infogaztea@vitoria-gasteiz.org

Tlfa: 945161330

Weba: v-g.eus/GIUB

Instagram3030 @vggaztea(Beste leiho batean irekiko da)

Twitter3030 @VGgaztea(Beste leiho batean irekiko da)

Facebook3030 @VGgaztea(Beste leiho batean irekiko da)

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: