Leku askotako gazteak biltzen dira, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizi eta gizarte osoarekin zerikusia duen proiektu batean parte hartzeko asmotan.
Izena emateko epea: apirilaren 13tik maiatzaren 8ra (biak barne).
Gazteen Ekargunea gazte-elkarte eta -taldeek osatzen dute, bai eta hiriko gazteek ere, banaka. Bertan, Udalak gazteriari buruz duen politikari buruzko jarraipenean eta eztabaidan parte hartzen da iritzia emanez eta proposamenak egiten.
14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako udal-programa. Gazteek partaidetzaren esanahia ezagutzea du xede, modu praktiko eta aktiboan, teoriatik harago.
Ikasturtean zehar 8-10 lan-saio egiten dira, gazte-talde parte hartzaile bakoitzaren araberako espazioetan (eskolako gela, aisialdi taldeko egoitza edo gazte taldearen espazio naturala).
Gizartearen eta tokiko elkarte-mugimenduaren arteko komunikazio-kanala.
Elkarte batean parte hartzen baduzu, ezagutzera eman dezakezu eta zuen jarduerak zabaldu.
Oraindik ez baduzu elkarteren baten parte hartzen, Saregunek sortutako atari honetan, tokiko elkarte-mugimenduaren jardueren berri izan dezakezu, boluntarioak bilatzen dituzten Arabako elkarteak ezagutu, zure burua eskaini boluntario izateko...
Garapenerako Lankidetza interesatzen bazaizu eta Gasteizen zer GGKE dauden jakin nahi baduzu, Udaleko Garapenerako Lankidetza Zerbitzuak egindako zerrenda hau kontsulta dezakezu.
Europako Elkartasun Kidegoa Europar Batasunaren programa da. 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaizue boluntariotza edo lana egiteko, prestakuntza jasotzeko eta zuen proiektu solidarioak kudeatu ditzazuen, Europa osoko komunitateen mesedetan.
Herritarren Parte-hartzearen Udal Zerbitzuak baliabide eta zerbitzu interesgarriak jartzen ditu elkarteen eskura: lokalen erabilera, ikus-entzunezko materialen mailegua eta elkarteak sortzeko eta kudeatzeko aholkularitza