GoGasteizKultura
#GoGasteizKultura estrategiak Kultura Plan Estrategikoan jasotako eskari nagusietako bati erantzun dio: kultur zabalkundea hobetzea.
Zein komunikazio-kanal digital erabiltzen ditu Go Gasteiz Kulturak?
Sare sozialak: Facebook, Twitter eta Instagram-en aurkituko gaituzu @GasteizKultura profilaren bitartez.
Bloga: sorturiko eduki propioa gasteizkultura.org blogean dago. Bertan, hainbat atal, erreportaje eta sektore artistiko eta kulturalari lotutako elkarrizketak biltzen dira, batez ere lokala.
Newsletter: 2019ko azken hiruhilekoan, buletin elektronikoen zerbitzu bat aktibatuko da, eta erregistro-formulario honen bidez alta eman dezakezu.
Ildo editoriala
- Eragile artistiko eta sortzaileak eta hiriko espazio eta proiektu kulturalak ikusaraztea, bai izaera publikokoak zein pribatuak.
- Partaidetza eta kultur kontsumoa sustatzea: kulturaren publikoak bilatzea, zabaltzea eta sendotzea.
- Kulturari bere balioa ematea hiri mailan.
- Sektoreko profesionalentzako garrantzitsua den informazioa eskaintzea.
- Hiriko Kultura Plan Estrategikoari lotutako lan-ildo, ekintza eta programen berri ematea.
Zer ez da Gasteiz Kultura?
- Ez da Gasteizko kultur agenda.
- Ez da komunikazio estrategia instituzionala eta politikoa. Publikoaren eta pribatuaren arteko elkarbizitza bilatzen dugu, gure hiriko jarduera artistiko eta kulturalaren globaltasunera hurbildu ahal izateko.
- Ez da interes indibidualen edota partikularren zerbitzuan lan egiten duen tresna: horregatik, bere edukiak sortzeko, kalitate eta interes orokorreko irizpideez gain, kultura- eta sormen-sektoreen ikusmenaren orekari egokitzen saiatuko da.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.