Udaleko hezkuntza jarduerak - Zinea lagun! Zinegintza lantegia
2024/25 ikasturtea / Gaia: Arte eta ikus-entzunezko hezkuntza
Deskribapena
Zinea lagun! Zinerako espazioa da, nagusiki, praktikaren bitartez zazpigarren arteari buruzko interesa piztea du helburu. Programa honetan beraien istorioak asmatuz eta teknologia berrien erabilera bultzatuz sormena garatuko dute, hori guztia berdinen arteko parte-hartzezko eta kolaboraziozko giroan.
Lantegi honetan Stop Motion animazioaren teknikak aztertuko dira, hau da, objektu estatikoen mugimendua irudikatzea jarraian grabatzen diren irudi finkoen bidez. Praktika horretarako aplikazio espezializatuak eta gailu mugikorretan duten erabilera ere aztertuko dira.
Parte hartzen duten taldeek animaziozko bideo txiki bat egingo dute plastilina edo pixilazioa -gizakiak protagonista bihurtzen diren stop motion teknikaren aldaera- erabiliz.
Balioak
Sormena, prestakuntza eta parte-hartzea.
Helburuak
- Zinearen hizkuntza ikasleei gerturatzea.
- Oinarrizko animazioa eta irudien mugimenduen teknikak ezagutzea jolas-giroan.
- Istorioak kontatzeko lengoaia bisuala eta plastikoa gerturatzea.
- Ikus-entzunezko lan bat sortzeko partaideen elkarlana bultzatzea.
Hartzaileak
LH (5. eta 6. maila), DBH, DBHO.
Antolamendua
- Lekua: Montehermoso Kulturunea.
- Data: 2025eko martxoaren 31tik apirilaren 4ra.
- Egunak: astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna eta ostirala.
- Ordutegia: 9:30ean eta 11:30ean.
- Iraupena: ordu eta erdi.
- Partaideak: gehienez 25 ikasle.
- Hizkuntza: euskara eta gaztelania.
Tik Tak Film Studioren eskutik.
Parte hartzeko betebeharrak
- Ordaintzekoa: ez.
- Jarduerak irauten duen bitartean irakasleak izango du ikasleen portaeraren ardura.
- Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Informazioa
- Antolatzailea: Montehermoso Kulturunea
- Helbidea: Frai Zacarias Martínez, 2
- Telefonoa: 945161830 Luzapena: 6492 (Iban)
- Posta elektronikoa: ibeltrandenanclares@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.