MIKASA udal-programaren aurkezpena

2021eko abuztuaren 10ean

Pertsona zein familiak bizitegi-bazterketako egoeretan murgiltzeko arriskua murrizteko asmoz, MIKASA proiektuaren bidez eguneroko bizitza antolatzeko trebetasunak sendotzen lagundu nahi dugu.

Proiektu honen abiapuntua akonpainamendu profesionala da, Gizarte eta Hezkuntza alorrean Esku-hartze Zerbitzuaren bitartez.

Azterketako lehen fase batekin hasten da esku-hartzea; fase horretan, familiari diagnostiko bat egitea proposatzen zaio, oinarrizko gastuak estaltzeko baliabide ekonomikoez egiten duten kudeaketari buruz. Diagnostikoaren ondorioz defizita gertatzen dela ikusten bada, ekintza hauek garatzea proposatuko zaio familiari:

- Familia-aurrekontua egite, berrikustea eta doitzea.

- Hainbat saltoki alderatzea, eta oinarrizko erosketak egitea.

- Menuak osatzea.

- Oinarrizko zerbitzuetan (telefonia, aseguruak, aholkularitzak) diharduten konpainiak aztertu eta konparatzea

- Etxebizitza bilatzea.

- Mailegu pertsonalei buruzko informazioa.

Esku-hartzea berez indibiduala bada ere, jarduera horietako batzuk hainbaten artean elkarrekin garatu ahal izango dira, taldea ikaskuntzen sustatzaile gisa eta banakako informazioa eta jardunbide egokiak partekatzeko espazio gisa hartuta.

Laguntza malgua eta aldi baterakoa izango da, familiako pertsona helduak gaitu daitezen, baina mendekotasun-harremanik sortu gabe

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.