AMVISA - Gure enpresa - Datu adierazgarriak - Uraren kalitatea

laboratorio 1

ARAUDIAK BETETZEA

2004. urtean AMVISA uraren kalitaterako Kontrol eta Zaintza Unitate izendatu zuten behe-hornidura ematen dien udalerri guztientzako.

Ura Gasteizko, Gorbeiako eta Uribarri Nagusiko horniketa-eremuetan (hiruretan) banatzen eta kontrolatzen da. 2012an Mandoiako horniketa-eremua gehitzen da.

Zeregin hori betetzearren, AMVISAk badu laborategi bat, beharrezko tresnak eta gaitutako langileak dauzkana ura edangarria dela bermatzeko kontrolak egiteko (ISO 17.025 egiaztagiria).

Egun indarrean diren arauei jarraituz (140/03 ED, Eusko Jaurlaritzaren 178/02 Dekretua eta EAEko ur horniketen kontrol eta zaintzarako programak egiteko jarraibideak), kontrol programa bat egitea da Kontrol deta Zaintza Unitatea garen udalerrietarako.

Eginiko kontrolen emaitzak Osasun Sailera bidaltzen dira, EKUIS informatika sistemaren bidez.

2007. urtearen bukaeraz geroztik, herritarrek datu horiek web orrian eskura ditzakete.

http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-cksalu10/eu/j15aWar/analisis.do?method=buscarDatosAnaliticos(Beste leiho batean irekiko da)

Argibide gehiagoetarako, jo ezazu "Uraren parametroak" atalera edo kontsultatu Urteko Txostena

laboratorio 2

EMAITZEN EGIAZKOTASUNA ZIURTATZEA

Analisietan lortutako emaitzen fidagarritasuna frogatzearren, AMVISAren laborategiak bere gaitasun teknikoa frogatu du analisi fisiko-kimikoak eta mikrobiologikoak egiterakoan; hala, bada, ENACek emandako 447/LE963 ziurtagiria erdietsi du, UNE-EN ISO 17025 arauan jasotako irizpideekin bat, zeina ENAC erakundeak azken berrebaluazioarekin berretsia, 2014ko urtarrilean.

Kalitate Politika AMVISAn

amvisa.org/es/fotos/1107es

ERABILTZEAILEAREN GOGOBETETASUNA BILATZEA

Uraren kalitatearen inguruan jasotzen ditugun kexa urriak pertzepzio organoleptikoekin daude lotuta .

Hori dela eta, 2004az geroztik uraren kontrol organoleptikoa (usaina eta zaporea) edo zentzumen analisia egiten da, uraren zaporea eta usaina aztertzen duen dastatzaile talde baten bidez. Haiek emandako adierazleek araztegiko tratamenduak indartzen laguntzen digute.

PREBENTZIOAREN ARLOAN LAN EGITEA

Arauek eskatutakotik harantzago, era berezian zaintzen dira AMVISAren hartuneak, Uribarriko urtegian batik bat; honako hauek jarraitu eta kontrolatzen dira:

  1. uraren kalitatea gehien aldaraz dezaketen metalen eboluzioa (burdina eta manganesoa),
  2. ea protozoo patogenorik dagoen,
  3. mikroalgen eta beren toxinen eboluzioa eta zehaztugabeko toxikotasuna detektatzea (I+G proiektuen bidez),
  4. Euskal Herrian zebra muskuiluaren agerpena eta eboluzioa zaintzen duen erakunde arteko batzordean gaude.

Halakoak zaintzeaz gain, edateko urak tratatzeko lantegian tratamenduak egokitzeko ikerketak egin ditugu, kutsatzaile berriak badatoz ere.

PROFESIONAL BERRIAK PRESTATZEKO LAGUNTZA

Lankidetza hitzarmenak ditugu EHUrekin eta Lanbide Heziketako ikastetxeekin, eta horien bitartez ikasleei prestakuntza praktikoa eskaintzen diegu.

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK

Uraren gogortasuna

Kontsumitzaileek egiten diguten galdera ohikoenetako bat uraren gogortasunari buruzkoa da. Izan ere, gero eta gehiago galdetzen da datu hori ontzi-garbigailu berriak instalatzerakoan, uraren kalitatearen arabera programazioa finkatu asmoz.

Uraren gogortasunak (edo THk) ur horretan disolbatutako kaltzio eta magnesio ioi-kopurua neurtzen du; TH ingelesezko total hardness terminoaren sigla da. Hainbat eskala daude datu hori adierazteko. Gasteizko sareko uraren gogortasuna ertaina da; hauxe da bere zenbakizko balioa, eskalen arabera:

Gasteizko sareko uraren gogortasuna
HF edo FH Gradu Frantzesak Ppm-a Kaltzio-Karbonatoa dH Gradu alemanak
Gasteizko sareko uraren gogortasuna 7 - 15 120 – 140 7 - 8

Konfiantzaz edan daiteke txorrotako ura?

Etengabe egiten ditugu kontrolak, bai tratatzean bai banatzeko sarean, eta urak, erabiltzailearen hartuneraino, osasun berme guztiak betetzen dituela ziurtatzen dugu.

Zer gertatzen da ura uherra ateratzen denean?

Zenbaitetan, ura moztu delako edo banaketa sarean konponketak edo berriztapenak egin direlako, ur uherra ateratzen da. Ura isurtzen utzi behar da, gardena atera arte. Bitartean, ez da komeni ur hori edatea.

Txorrotako ura erabili behar da biberoiak prestatzeko?

Bai, gainera pediatrek hala gomendatzen dute, analisi bidezko kontrol zehatza eta etengabea egiten da, osasuna zaintzeko parametro guztiak kontuan izanda.

Nola ken daiteke kloro zaporea?

Ezin da saihestu urak kloroaren zapore apur bat izatea, ura desinfektatzen dela bermatzen baitu. Pertsona batzuek ez dute zapore hori jasaten. Zapore hori areagotu egiten da uda garaian, uraren tenperatura beroxeagoa denean. Txarro bat urez betetzea gomendatzen da (ahal dela, beirazko txarroa) eta hozkailuan utzi, estali gabe. Horrela kloroa lurrunduko da, dagoeneko bere egitekoa bete baitu.

Urak zapore edo usain txarra du. Zergatik?

Eraikin jakin batzuetan etxeko ur biltegiak daude, eta gaizki erabiltzen badira edo mantentze lan egokiak egiten ez bazaizkie, bildutako urak usain eta zapore txarrak izatea eragiten dute.

Ikertu zure komunitatean, eta bete orri nagusiko gomendioak.

Txorrotako uren eta ur mineral nagusien arteko konparazioa

Txorrotako uren eta ur mineral nagusien arteko konparazioa
Gatz parametroak Gasteizko sarea Fontvella Lanjaron Solan de Cabras
Eroankortasuna (uS/cm 20ºC-tan) 301.52 294 204 290
Kloruroak (mg/l) 16.07 16.2 7.9
Sulfatoak (mg/l) 17.85 13.2 4.8 5.2
Kaltzioa (mg/l) 55.82 16.4 17.3 21.3
Magnesioa (mg/l) 4.15 9.7 8.8 25.1

Ur-analisi partikularra eska dezaket?

Partikularrek ura aztertzeko eskaera egin dezakete.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.