2026ko irailaren 9an argitaratua
Musika entzuten ikasi nahiko zenuke? Luis Aramburu Udala Musika eta Dantza Eskolak ikastaro berri bat jarri du martxan 2026ko urrian, musikaz gozatzeko belarria entrenatu nahi duten pertsona heldu guztiei irekia. Ez da beharrezkoa aurretik musika- jakite maila izatea ezta ere tresnaren bat jotzea.
Luis Armburu Udalaren Musika eta Dantza Eskolan emango da, Hedegile kaleko 108. zenbakian. Astelehen eta ostegunetan, 12:15etik 13:15era.
2026/2027 ikasturtean zehar gazteleraz.
Plazak mugatuak dira. Deitu 945 16 88 zenbakira edo etorri eskolako atezaindegira Hedegile kalean 108 zenbakian.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.