Hezkuntza-Familientzako zerbitzu eta programak
Hezkuntzari buruzko informazio bulegoa
Guraso Eskolak: Familien hezkuntza zereginari laguntzea
Gurasoentzako Udaleko Hezkuntza Jarduerak
Familientzako diru-laguntzen deialdiak eta HPBko elkarteentzako:
- Ikastetxeetako Ikasleen Elkarteek (IGE) antolatutako hezkuntza-jarduerak
- Hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonei arreta ematen diharduten elkarteek antolatutako hezkuntza-jardueretarako laguntzak
Vitoria-Gasteizko hezkuntza sareak horrekin zerikusia duten sektore guztien parte hartzearen eta konplizitatearen beharra du. Sare horretan familiak faktore erabakigarria dira gure Hiri Hezitzailea bihurtzen duten helburuak lortzeko.
Izan ere, Vitoria-Gasteiz hiri hezitzaile izatearen funtsezko oinarrietako bat familien parte hartzea da, banaka zein taldeka, eta ikasleen gurasoen elkarteak dira talde horien ordezkariak. Zalantzarik gabe, hezkuntza-komunitatearen parte hartzea, eta bereziki familiena, eskola arrakasta bermatzen duen faktorea da.
Testuinguru honetan, Udalak hainbat programa eta ekintza garatzen ditu umeentzako aukera berdintasuna laguntzeko eta sustatzeko. Hori horrela izanik, kontuan izan behar da Guraso elkarteek antolatutako hezkuntza jarduerak aukera bikaina dela inklusibotasunerako eta aukera berdintasunerako; beharrezkoa da proiektuak indartzea eta arreta handiagoa jartzea arrisku handiena duten taldeei eta pertsonei.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.