TUVISAren zerbitzu berezia Abetxukura
Tranbia matxuratzen bada, TUVISAko autobusek zerbitzu berezia emango dute haren ordez. Hartara, auzoaren inkomunikazioa ekiditen da aparteko zer gertatuz gero.
Ordutegiak
- Astegun eta larunbatetan, 07:00etatik 22:00etara bitartean.
- Igande eta jaiegunetan, 08:00etatik 22:00era bitartean.
- Zerbitzua hasiko da TUVISAk bere baliabideak antolatzen dituen bezain laster, eta amaituko da tranbiak berriro ere ohiko ibilbideari heltzen dionean.
Maiztasuna eta geltokiak
- Gautxori zerbitzuaren "Kainabenta" geltokitik aterako dira autobusak 20 minututik behin (00', 20' eta 40'), "Juan Garai / Arriaga" geltokiraino, non bi aukera emango zaizkien erabiltzaileei: 2B, 4 eta 8 lineetako ibilgailuetara aldatzea geltokian bertan, edo 1, 2A eta 4 lineetakoetara, aurreko espaloian.
- Autobusak zerbitzu emango die baita "Arriagako atea / Laskarai", "Arriaga (herria)" eta "Luis Olariaga / Gernikako Arbola" geltokiei ere, baina ordua egokitzeko geltoki bakarra "Kainabenta" izango da.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.