Miñao, menpeko toki-erakundea

Gasteiz hiriaren erdialdetik 9,5 kilometrora dago, iparraldean, A-240 autobiaren ondoan. Herritik 4 kilometro eskasera, Miñaogutxirako bidean, Arabako Teknologia Parkea dago. Gasteizko ipar-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.

Miñao

Historia

Herri honen idatzizko lehenengo aipamena 1025ekoa da, eta 'Menganogoyen' idatzita ageri da. 1257ko dokumentu batean, berriz, 'Meñano mayor' idatzita ageri da. 1331n, berriz, 'Minnano mayor' idatzita. 1332an Gasteizko jurisdikzioari atxiki zitzaizkion herrietako bat izan zen, Gaztelako Alfontso XI.a erregearen dohaintza medio.

1835eko apirilaren 16an bataila bat izan zen bertan, O'Donellen agindupeko indarren eta Villarrealen agindupeko tropa karlisten artean. Hiru orduko borrokaldia izen zen, eta ez alde batekoek ez bestekoek ez zuten garaipena lortu.

Herrian nabarmentzeko da San Laurendiren eliza, XIII. mendekoa, estilo gotikokoa. Erretaula neoklasikoa da.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: