Azken urteetan, teknologiaren agerpenak erabateko eraldaketa ekarri du merkataritza banaketaren sektorera, eta goitik behera aldatu ditu erosteko ohiturak.
Izan ere, merkataritza elektronikoak eta kanal digitalek gero eta merkatu-kuota handiagoa dute. Bezeroak gero eta "digitalagoak" dira, eta erosteko kanalak erabiltzen dituzte informazioa lortzeko, establezimenduarekin erlazionatzeko eta, azkenean, erosteko. Digitalizazioa ez dagokio bakarrik on-line salmentari, merkataritza banaketaren sektore osoari eragiten baitio, eta etengabe eraldatzen ari baita.
Baina hiri merkataritza txikiak badu lehiatzerik merkataritza elektronikoko enpresa handiekin? Zein baliabide du merkatu-kuotari eusteko? Amazon gainditu beharreko etsaia da, ala aliatua izan daiteke batzuetan? Zein kasutan izan daiteke interesgarria negozio txiki batentzat merkatu-leku batean parte hartzea? Banaketan gertatzen ari diren aldaketek zein eragin izan dezakete hiri plangintzan, indarreko legerian, hiri logistikan edo zergetan?
Jardunaldian galdera horiei erantzuten saiatuko gara, hiri merkataritzari errealitate berrira egokitzen laguntzearren.
Txikizkako merkataritzaren profesionalei eta hainbat alorretatik (erakunde publikoak, unibertsitatea, enpresaburuen elkarteak, aholkularitza enpresak, prestakuntza espezializatuko zentroak, eta abar) sektorearen lehiakortasuna hobetzen dihardutenei zuzendutako jardunaldia da.
2018ko urriaren 4a. Europa biltzar jauregia. Gasteiz.
Gasteizko Udala.
Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera(Beste leiho batean irekiko da) | Gasteiz On(Beste leiho batean irekiko da) | Aenkomer(Beste leiho batean irekiko da)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.