Elikaduraren XIV. Gizarte Topaketaren hitzaldien bideoak argitaratu ditugu

2020ko urriaren 15ean

2020ko topaketaren edizioa egoeraren arabera egin zen.

Slow Food Arabak eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (Gasteizko Udalaren izenean) antolatutako, eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin Elikaduraren Gizarte Topaketak hamalaugarren edizioa ospatu du. Urte honetan, koronabirusak markatuta, Europako Batzordeak aitortzen du krisiak agerian utzi duela zenbateraino garen zaurgarri eta ahul, bai eta zenbateko garrantzia duen berriro ere giza-jardueraren eta izadiaren arteko oreka berreskuratzeak. Elikadura-sistemak funtsezko elementuak dira oreka berri bateranzko trantsizioan eta XIV. topaketa honetan, gure apurra eskaini nahi dugu eraldatze-prozesu honetan, betiere tokiko gure ikuspegitik.

Topaketa "Baratzerik politena" lehiaketaren laugarren edizioarekin hasi zen Urarteko baratzetan. Aurten, lehen saria Gerardorentzat izan da, eta bigarrena Mari Marentzat.

Ondoren, agroekologiaren hainbat alderditan sakontzeko aukera izan genuen bi hitzaldi birtualen bidez, irailaren 23an eta 28an:

"Guía rápida para un cambio lento: desmontando mitos sobre alimentación, salud y tierra" aurkezpena. Mónica Arana Carranza, Slow Food Araba elkartearen laguntzarekin, "Lurrerako itzulera" proiektuaren esparruan.

https://www.youtube.com/watch?v=PpslJckNtAQ(Beste leiho batean irekiko da)

Evidencias científicas de la producción ecológica”. Concepción Fabeiro, Espainiako Nekazaritza Ekologikoaren Sozietatea.

https://www.youtube.com/watch?v=bsJ-4FYqLrA(Beste leiho batean irekiko da)

Eta, amaitzeko, irailaren 30ean, Urarteko baratzeetan hiri-baratzeei buruzko lantegi bat egin zen, non helduek eta adingabeek ureztapen-sistema automatiko duen loreontzi birziklatu bat eraikitzen ikasteko aukera izan zuten.

Baratzerik politenaren sariaren banaketa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: