Espazio publikoa eta ekipamenduak hobetzea – Zaramaga Biziberritzeko Plana

Zaramaga Biziberritzeko Planaren ardatzetako bat espazio publikoa hobetzea da, auzo atseginagoa, berdeagoa eta irisgarriagoa sortzeko hiri-esku-hartze ugari eginez.

Zehazki, kaleak eta plazak eraberritzen ari dira, berdegune berriak sortzeko, espaloiak zabaltzeko, bidegorriak sortzeko, trafikoa berrantolatzeko, bankuak eta bestelako hiri-altzariak ezartzeko, irisgarritasuna hobetzeko eta argiteria berritzeko, besteak beste. Era berean, auzoko ekipamenduak berritzen ari dira, hala nola Eguneko Arretarako Lar Zentroa eta Bizan zentroa.

Lanak

Kaleak eta plazak berritzea
Ekipamenduak

Lan hauek guztiak Gasteizko Udalaren Plangintzaren eta Proiektuen Zerbitzuak eta Mantentze-lanen Zerbitzuak koordinatzen eta kudeatzen dituzte.

Zaramaga Biziberritzeko Plana

Planak beste neurri batzuk ere jasotzen ditu, hala nola etxebizitzak birgaitzea eta gizarte-proiektuak. Kontsultatu Zaramaga Biziberritzeko Planari buruzko informazio guztia.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.