Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Haur istripuak
2024-2025 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza
Deskribapena
Eskola-umeen osasunari kalte egiten dioten alderdi nagusietakoak dira istripuak; alabaina, istripu asko saihesteko modukoak dira. Horretarako, eguneroko bizimoduko egoera arriskutsuak zein diren antzeman, eta prebentzio-jarrerak bultzatu behar ditugu gaztetatik.
Haurtzaroan izaten diren arrisku egoerak islatzen dituzten fitxak banatuko zaizkie ikasleei, maiz egiten diren akats eta okerrak irudikatzen dituztenak. Jarduera gelan egingo da, tutorearekin.
Izen-ematea egiten denean, material guztia bidaliko da.
Ikasleek egin beharrekoak: fitxak bikoteka antolatzea; arrisku-egoerak adierazten dituztenak bereiztea; fitxa bakoitzaren okerrak bilatu eta adieraztea; egoera arrisku gabeak adierazten dituzten fitxak margotzea.
Partaideei banatuko zaien material didaktikoa desberdina izango da ikasturtearen arabera, bakoitzeko adinari eta bizimoduari egokitua.
Familientzako informazioa: familiei zuzenduriko informazio-orria emango zaie ikasleei.
Materiala
- Informazio-triptikoa
- Haur Hezkuntzarako fitxak
- Lehen Hezkuntzarako fitxak 1
- Lehen Hezkuntzarako fitxak 2
- Lehen Hezkuntzarako fitxak 3
- Lehen Hezkuntzarako fitxak 4
- Lehen Hezkuntzarako fitxak 5
Baloreak
Prestakuntza, Erantzukizuna eta Segurtasuna.
Helburuak
- Arrisku egoerak identifikatzea.
- Istripurik ez gertatzeko prebentzio-ohiturak zeintzuk diren jakitea eta baliatzea.
Hartzaileak
Haur Hezkuntza (3. maila), Lehen Hezkuntza (1., 2., 3., 4., eta 5. mailak).
Antolamendua
- Lekua: ikastetxea. Jarduera irakasleek irakasten dute.
- Egutegia: 2024-2025 ikasturtea.
- Iraupena: ordubete gutxi gora behera.
- Materialak: ikasleen fitxak.
- Hizkuntza: gaztelania, euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: Izen-emate fitxa bat bete behar da ikasgela bakoitzeko.
- Prezioa: doan.
Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.
Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.
Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.
Informazioa
- Antolatzailea: Kirolaren, Osasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren Saila - Osasun Publikoaren Zerbitzua.
- Telefonoa: 945 161 502
- Posta elektronikoa: saludpublica@vitoria-gasteiz.org
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.