BUX: eskaeraren araberako garraio kolektiboko zerbitzua
BUX Vitoria-Gasteizko kontzejuak eta udalerriaren hirigunea elkartuko dituen eskariaren araberako garraio kolektiboko zerbitzua da.
Nola dabil
BUX taxien antzera dabilen autobusa da. Eskaeraren araberako zerbitzua, zeinetan bidaia erreserbatu behar den honako hauen bidez:
- 900 10 27 23 telefonora deituz.
- Interneten bidez.
- App BUX, behera kargatuta, haren bidez. Android - Iphone
Zerbitzua erabiltzeko, zure profilaren araberako BUX garraio-bonoa erosi beharko duzu estankoan (hurrengo puntuan azaltzen da).
Gurpildun-aulkiak eta bizikletak
- Bizikletak eraman ahal izango direla, betiere erreserba egiteko unean halaxe adierazten bada.
- Gurpildun-aulkiak behar izanez gero, erreserba egiteko unean halaxe adierazi beharko da.
Eskaria egiteko edo ezeztatzeko epea
Zerbitzua eman baino 2 ordu lehenagora arte erreserbatu daiteke, aplikazioaren bidez edo telefonora deituz.
Deiak jasotzeko gunea 8:00etatik 20:00etara bitartean izango da zabalik, astelehenetik igandera.
BUX Garraio-bonoak
Billetearen prezioak TUVISAko sarean autobus-aldaketa bat egiteko aukera hartzen du baitan. Honako hauek izango dira bonoen modalitateak:
- 12 urtez azpikoak: doan bidaiatuko dute 2022ko abenduaren 12tik aurrera. Horretarako, BAT txartel pertsonalizaturik ez baldin badute, eskatu beharko dute. Ondoren, bigarren txartel espezifiko bat eskatu beharko diote TUVISAri, e-mailez ala telefonoz: tuvisa@vitoria-gasteiz.org ó 945 16 10 54.
- Orokorra: 10 bidaia, 15 eurotan.
- Familia ugaria: 10 bidaia, 12 eurotan*.
- Familia ugari berezia: 10 bidaia, 7,5 eurotan*.
* Familia ugariek horren egiaztagiria erakutsi beharko dute garraio-bonoa erosteko unean, baita BUX garraio zerbitzura igotzean ere.
Zerbitzuren egutegia eta ordutegia
Astelehenetik ostiralera (jai egunetan izan ezik):
- Vitoria-Gasteizko hirigunetik kontzejura, ordu hauetan: 7:10, 7:40, 10:40, 13:25, 15:25, 19:55 eta 21:55.
- Kontzejutik Vitoria-Gasteizko hirigunera, ordu hauetan: 7:30, 8:00, 11:00, 13:45, 15:45, 20:15 eta 22:15.
Larunbatetan:
- Vitoria-Gasteizko hirigunetik kontzejura, ordu hauetan: 10;40, 13:25, 15:25 eta 21:55
- Kontzejutik Vitoria-Gasteizko hirigunera, ordu hauetan: 11:00, 13:45, 15:45 eta 22:15
Igande eta jai egunetan:
- Vitoria-Gasteizko hirigunetik kontzejura, ordu hauetan: 10;40 eta 14:25
- Kontzejutik Vitoria-Gasteizko hirigunera, ordu hauetan: 11:00 eta 14:45
Eremuak | Erreferentziazko osasun zentroa | TUVISAko erreferentziazko geltokia |
---|---|---|
Ekialdean | Olagibel kaleko anbulatorioa | Brusela kalea / Elorriagako atea (L5) |
Iparraldean | Duranako anbulatorioa* | Bergarako atea 25 (L3) |
Ipar-mendebaldean | Sansomendiko anbulatorioa | Donostia/Baiona (L4) |
Mendebaldean | Sansomendiko anbulatorioa | Bremen 15 (L5) |
Hego-mendebaldean | Olagibel kaleko anbulatorioa | Iruña Veleia / Oion (L4) |
Hego-ekialdean | Olagibel kaleko anbulatorioa | Izardui Komandantea / Zumakadi (L3 eta L9) |
Hegoaldean | Olagibel kaleko anbulatorioa | Mendizorrotza (L2) |
* Gamarra gutxiaren erreferentziazko anbulatorioa Abetxukokoa da.
Erabili ahal izango direla bai TUVISAko geralekuak baita joan-etorriko bideko osasun-zentroak ere, nahierara.
BUX: eskaeraren araberako garraio kolektiboko zerbitzua | BUX zerbitzuaren geltokien mapa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.