BUX: udalerriko herritarako eskaeraren araberako garraio kolektiboko zerbitzua

BUX Vitoria-Gasteizko kontzejuak eta udalerriaren hirigunea elkartzen dituen eskariaren araberako garraio kolektiboko zerbitzua da.

Nola dabil

BUX taxien antzera dabilen autobusa da. Eskaeraren araberako zerbitzua, zeinetan bidaia erreserbatu behar den honako hauen bidez:

BUX zerbitzua erabiltzeko, estankoetan edo mugikorraren aplikazioan zure profilaren araberako BUX garraio-bonoa erosi beharko duzu (hurrengo puntuan azaltzen da).

BUX garraio-bonoak

Bonuak honako motatakoak izan daitezke:

  • Orokorra: 10 bidaia, 9 eurotan.
  • 15 urtez azpikoak doan bidaiatuko dute. Horretarako, BAT txartel pertsonalizaturik ez baldin badute, eskatu beharko dute. Ondoren, bigarren txartel espezifiko bat eskatu beharko diote TUVISAri, e-mailez ala telefonoz: tuvisa@vitoria-gasteiz.org ó 945 16 10 54.
  • Familia ugaria: 10 bidaia, 7,20 eurotan*.
  • Familia ugari berezia: 10 bidaia, 4,50 eurotan*.

* Familia ugariek horren egiaztagiria erakutsi beharko dute garraio-bonoa erosteko unean, baita BUX garraio zerbitzura igotzean ere.

Ordutegiak eta geltokiak

Astelehenetik ostiralera (jai egunetan izan ezik):

  • Vitoria-Gasteizko hirigunetik kontzejura, ordu hauetan: 7:10, 7:40, 10:40, 13:25, 15:25, 19:55 eta 21:55.
  • Kontzejutik Vitoria-Gasteizko hirigunera, ordu hauetan: 7:30, 8:00, 11:00, 13:45, 15:45, 20:15 eta 22:15.

Larunbatetan:

  • Vitoria-Gasteizko hirigunetik kontzejura, ordu hauetan: 10;40, 13:25, 15:25 eta 21:55
  • Kontzejutik Vitoria-Gasteizko hirigunera, ordu hauetan: 11:00, 13:45, 15:45 eta 22:15

Igande eta jai egunetan:

  • Vitoria-Gasteizko hirigunetik kontzejura, ordu hauetan: 10;40 eta 14:25
  • Kontzejutik Vitoria-Gasteizko hirigunera, ordu hauetan: 11:00 eta 14:45

Geltokiak

BUX zerbitzuaren geltokiak
Eremuak Erreferentziazko osasun zentroa TUVISAko erreferentziazko geltokia
Ekialdean Olagibel kaleko anbulatorioa Brusela kalea / Elorriagako atea (L5)
Iparraldean Duranako anbulatorioa* Bergarako atea 25 (L3)
Ipar-mendebaldean Sansomendiko anbulatorioa Donostia/Baiona (L4)
Mendebaldean Sansomendiko anbulatorioa Bremen 15 (L5)
Hego-mendebaldean Olagibel kaleko anbulatorioa Iruña Veleia / Oion (L4)
Hego-ekialdean Olagibel kaleko anbulatorioa Izardui Komandantea / Zumakadi (L3 eta L9)
Hegoaldean Olagibel kaleko anbulatorioa Mendizorrotza (L2)

* Gamarra gutxiaren erreferentziazko anbulatorioa Abetxukokoa da.

* Erabili ahal izango direla bai TUVISAko geralekuak baita joan-etorriko bideko osasun-zentroak ere, nahierara.

* Billetearen prezioek TUVISAren hiri-autobusetan transbordoa egiteko aukera hartzen dute baitan. TUVISA zerbitzua erabiltzeko, txartela autobusen makina baliogabetzailean edo BEAren markesinetan balioztatu behar da.

Geltokien informazioa mapan: ikusi Geo Vitoria-Gasteizen

Erabilera-baldintzak

Eskaria egiteko edo ezeztatzeko epea

  • Zerbitzua eman baino 2 ordu lehenagora arte erreserbatu daiteke, aplikazioaren bidez edo telefonora deituz.
  • Deiak jasotzeko gunea 8:00etatik 20:00etara bitartean izango da zabalik, astelehenetik igandera.

Gurpildun-aulkiak eta bizikletak

  • Bizikletak eraman ahal izango direla, betiere erreserba egiteko unean halaxe adierazten bada.
  • Gurpildun-aulkiak behar izanez gero, erreserba egiteko unean halaxe adierazi beharko da.

Informazioa pdf-an

descargar pdf BUX liburuxka

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.