Olabide ikastolarako sarbidea seguruagoa da oinez eta bizikletaz, Udalak eta Aldundiak 400.000 eurotik gorako inbertsioa egin ondoren
2023ko martxoaren 16an argitaratua
Sarbideak galtzada zabalagoa eta espaloi, bidegorri eta argiztapen berriak izango ditu bideko segurtasuna indartzeko.
Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko foru-diputatuak, Carlos Ibarluceak; eta Gasteizko alkateak, Gorka Urtaranek, gaur bisitatu dute eremua ikastetxera iristen den errepidearen alboan egindako proiektuaren emaitzak bertatik ezagutzeko. “Horren helburua da bide horren erabiltzaileen segurtasuna eta, batez ere, egunero ikastetxera joaten diren gurasoen, ikasleen eta irakasleen segurtasuna indartzea”, azpimarratu dute.
Obra-amaierako bisita horretan izan dira Lasarteko Administrazio Batzordeko eta Olabide ikastolako ordezkariak.
Ibarluceak azaldu duenez, lan horiek “nabarmen hobetu dute Olabide ikastolarako sarbidea eta ikastetxeraino iristen den A-4132 errepidearen azken tartean espaloirik eta bidegorririk ez izatearekin lotuta sortu ohi diren gatazkak behin betikoz konpontzea ahalbidetu du. Ibilgailuetarako galtzada zabalagoa, oinezkoentzako espaloi berriak eta txirrindularientzako bidegorriak jasotzen ditu konponbideak”.
Bestalde, Urtaranek azpimarratu du “ikastetxe horretako ingurunea txirrindularientzat eta oinezkoentzat hobetzea bizilagunek, ikasleek eta gurasoek aspalditik egin izan duten erreklamazioa da. Oraingoan, Udalaren eta Aldundiaren arteko erakundearteko lankidetzari esker, erantzun egokia eman diogu horri. Gainera, esku-hartze hori Malizhaezan eta Lasarteko Atean azken urteotan egindako beste batzuei gehitu behar zaie eta garatzen ari garen ikastetxe-ingurune seguruen estrategiaren baitan kokatuta dago”.
4132 errepideko 300 metrotan Olabide ikastolarako sarbidea hobetzeko lan hauek egin dituzte: galtzada sei metrora zabaldu dute, eta metro erdiko bazterbideak eta bi espaloi eraiki dituzte. Iparraldeko espaloiak 6,5 metroko zabalera du, 2,5 metroko bidegorria barne; eta hegoaldeko espaloiak, aldiz, zabalera aldakorra du: 9 metro Olabideko sarreraraino (bidegorria barne), eta 14 metro errepidearen mugaren eta ikastolako instalazioen itxituraren artean.
Garai batean autobusen aparkalekua zen gunea oinezkoentzako gune gisa egokitu dute.
Konponbide horrekin, Lasarteko Atea kaletik jaitsi eta zuzenean ikastola ondoko biribilguneraino iristen zen bidegorriari jarraipena eman zaio. Horretarako, A-4132 errepideko iparraldeko ertzetik ikastetxearen sarreraraino ekialderantz bira egiten duen espaloi berria sortu da. Gune horretan, oinezkoentzako eta txirrindularientzako pasabide bat (behar bezala seinaleztatuta) sortu dute. Bidegurutzeari ikuspena gehitu dio horrek eta, gainera, ibilgailuak abiadura gutxitzera eramaten ditu.
Proiektua osatzeko, errepideko drainatze-sistema eta argiteria publikoa berrituko dituzte energia-eragingarritasuneko irizpideen arabera, eta seinaleztapen horizontal eta bertikal berriak jarri. Horrez gain, lanek hartutako tokietan eta ezpondetan ingurumen arloko lehengoratze-lanak egin dituzte.
Proiektu hau aurrera eramateko egindako inbertsioa 406.611 eurokoa izan da eta Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak finantzatu dute.
Zure iritziak axola digu
Jasotako iruzkinak
Página web: El acceso a la ikastola Olabide es ya más seguro a pie y en bici, tras una inversión de más de 400.000 euros realizada por el Ayuntamiento y la Diputación
-
Acceso a Etxebidea y ikastola Armentia por Armentia pueblo.
Me gustaría saber si el ayuntamiento tiene previsto actuar con alguna acera en el tramo hasta enlazar con el bici carril que va hasta los mencionados centros o extender el mismo,por la inseguridad que genera el tránsito masivo de vehículos por el pueblo de Armentia en torno a las 8am,para las personas que caminan por el pueblo y estudiantes.
Cordial saludo
Dani
2023/03/16 14:08:43
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.