Vitoria-Gasteiz hiriko osasun garapenerako II. plana

Vitoria-Gasteiz Hiriko Osasun Garapenerako II. Plana pdf (2013-2018, 2020ra arte luzatua) eta horren barruko diagnostikoa, profila eta jarduerak Vitoria-Gasteizko herritarren osasunean eragina duten udal jarduerak koordinatzeko tresna izan daitezen landu dira.

Osasunerako Mundu Erakundeak eta Espainiako Hiri Osasungarrien Sareak zehaztutako lan-ildoei jarraituz, osasunaren determinatzaileen ikuspuntutik eta osasun alorreko ezberdintasunak aintzat hartuta landu da plana.

Horren haritik, Vitoria-Gasteizko II. Osasun Planaren helburua da bizi-kalitatea hobetzea, ezberdintasunak murriztea eta hirian osasunaren arloan hobera egitea.

Hauek dira helburu eta gai nagusiak:

  1. Laguntzeko eta zaintzeko gizarte-inguruneak:
    1. Baldintza hobeak umeak garatzeko.
    2. Zahartze aktiboa.
    3. Immigrazioa eta kulturen arteko bizikidetza.
    4. Herritar parte-hartzaileak.
    5. Osasuna eta gizarte zerbitzuak.
  2. Bizimodu osasungarria:
    1. Gaixotasun ez-kutsakorren prebentzioa.
    2. Tabakorik gabeko hiria.
    3. Alkohola, drogak eta joko patologikoa.
    4. Bizitza aktiboa.
    5. Dieta eta elikadura osasungarria.
    6. Familiako indarkeria eta genero-indarkeria.
    7. Ingurune osasungarriak.
    8. Ongizatea eta zoriona.
    9. Sexu-ohiturak.
  3. Hiri-ingurune fisikoa:
    1. Hiri plangintza osasungarria.
    2. Etxebizitza eta hiri biziberritzea.
    3. Garraio osasungarria.
    4. Klima aldaketa eta osasun publikoaren arloko larrialdiak.
    5. Segurtasuna eta indarkeria eza.
    6. Zarataren eta kutsaduraren eraginpean egotea.
    7. Hiri diseinu osasungarria.

Agiri hauek osatzen dute plana:

  1. Osasun planaren diagnostikoa pdf, eta dagozkion eguneratzeak:
    1. Diagnostikoaren eguneratzea, 2016 pdf
    2. Diagnostikoaren eguneratzea, 2017 pdf
    3. Diagnostikoaren eguneratzea, 2018 pdf
  2. Osasun planaren profila eta jarduerak pdf
  3. Osasun planaren ebaluazioa
    1. Osasun planaren ebaluazioa, 2014 pdf
    2. Osasun planaren ebaluazioa, 2015 pdf
    3. Osasun planaren ebaluazioa, 2016 pdf
    4. Osasun planaren ebaluazioa, 2017 pdf
    5. Osasun planaren ebaluazioa, 2018 pdf

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.