Europa Biltzar Jauregia handitzea eta ingurumen aldetik birgaitzea

Europa birgaitzea goiburua

Europa Biltzar Jauregia gaur arte

Europa Jauregi zaharra

Europa Biltzar Jauregia 1989an eraiki zen, hiru funtzioa aldi berean betetzeko: biltzarrak eta erakusketak, gizarte etxea (bi erabilera horiek eraikinaren ipar hegalean zeuden), eta kirolgunea (hegoaldeko hegalean). Gasteizek egun duen gizarte etxeen sarearen sorgunea izan zen. Eraikinaren jatorrizko funtzioetako zenbait beste gizarte etxe berri batzuetara igaro zirenez, azkenerako biltzarren eta erakusketen esparruan espezializatu zen.

2003tik 2011ra hainbat hobekuntza eta eraldaketa gauzatu ziren eraikinaren barruan. Aisialdiko eta liburutegiko gizarte esparruak birgaitu eta biltzarretarako funtzioak eman zaizkie.

2011n European Green Capital 2012 saria jaso zuen Gasteizek, eta hortik aurrera Jauregia ingurumenaren alorreko nazioarteko eta tokiko hainbat topaketaren gune bilakatu zen. Era berean, 2012an "Vitoria-Gasteiz, European Green Capital 2012" erakusketa iraunkorra inauguratu zen, hiriak jarangarritasunarekin lotuta erdietsi zituen arrakasta eta proiektu nagusien berri emateko. Hartarako erabili zen gela berria, 580 metro koadrokoa, Green Capital Aretoa deitzen da ordutik.

2014-2015 biurtekorako Europa Jauregiaren erabateko aldaketa proposatu zen. Helburua izan zen eraikina energetikoki eraginkorragoa izan zedin, bai eta erosoagoa ere, egungo arauekin bat datorrena eta bere funtzionaltasuna hobetuz.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.