Udal ondarearen inbentarioa

Zer da?
Udal-inbentarioa toki-erakunde batenak diren ondasun eta eskubide guztien erregistro xehatua da, hala nola udal batena. Funtsezko lege-tresna da udal-ondarea behar bezala kudeatzeko, kontrolatzeko eta defendatzeko, eta barnean hartzen ditu jabari publikoko ondasunak zein ondare-ondasunak, bai eta eskubideak eta zorrak ere.
Araudia
- Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legeak honako hau ezartzen du 32. artikuluan: "Herri Administrazioak behartuta daude beren ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideen inbentarioa egitera, eta behar besteko zehaztasunez jasoko dituzte ondasun eta eskubide horiek identifikatzeko behar diren aipamenak, bai eta ondasun eta eskubide horien egoera juridikoa eta ondasun eta eskubide horien xedea edo erabilera adierazteko behar direnak ere".
- Ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Tokiko Erakundeen Ondasunen Araudiaren 17. artikuluaren arabera, "tokiko korporazioek beren ondasun eta eskubide guztien inbentarioa egin beharra daukate, edozein delarik ere horien izaera eta eskuratzeko modua". Araudi horrek berak zehazten du nola adierazi ondasun eta eskubideak, zortzi epigraferen arabera.
- Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 112. artikuluak honela dio: "Administrazio publiko bakoitzeko lurzoru-ondare publikoa burujabea eta administrazioaren gainerako ondaretik bereizia izango da". Horregatik, Gasteizko Udalaren Ondasunen Inbentarioan, Zoruaren Udal Ondarearen ondasunak 1. eta 8. epigrafeetan jasotzen dira, kategoria berezi baten baitan.
- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak 8.3 artikuluan ezartzen duenez, «Administrazio publikoek beren jabetzakoak diren edo eskubide errealen bat duten ondasun higiezinen zerrenda argitaratuko dute». Era berean, 14. artikuluak honako hau xedatzen du: «Informazioa eskuratzeko eskubidea mugatu ahal izango da, baldin eta informazioa eskuratzeak kalteren bat eragiten badie, besteak beste, segurtasun publikoari, zaintza-, ikuskapen- eta kontrol-funtzio administratiboei eta erabakiak hartzeko prozesuetan eskatutako konfidentzialtasunaren edo sekretuaren bermeari.
Sailkapena
Honako epigrafeetan sailkatzen da udal inbentarioa:
- Higiezinak (baitan hartzen ditu, ondasun desberdin gisa, bide publikoak eta Zoruaren Udal Ondarea).
- Eskubide errealak.
- Higigarri historikoak, artistikoak edo nolabaiteko balio ekonomikoa dutenak.
- Korporazioaren balio higigarriak, kredituak eta eskubideak, izaera pertsonalekoak.
- Ibilgailuak.
- Abereak.
- Aurrekoetan sartzen ez diren higigarriak.
- Ondasun eta eskubide itzulgarriak (Zoruaren Udal Ondarea barne).
Azken zuzenketa
Inbentarioa urtero zuzendu eta egiaztatu behar da korporazioa berritzen den bakoitzean, Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamenduaren 33.2 artikuluan xedatzen den bezala.
Vitoria-Gasteizko Udalaren Ondasunen eta Eskubideen Inbentario Orokorraren azken zuzenketa eta egiaztapena 2024ko abuztuaren 9ko ALHAOn (89. zk.) argitaratu zen.
Jarraian, abenduaren 31ko inbentarioa kontsulta daiteke:
| Epigrafeak | 2023 |
|---|---|
| 1. epigrafea Ondasun higiezinak | 1400 |
| 2. epigrafea Eskubide errealak | 100 |
| 3. epigrafea Higigarri historikoak, artistikoak edo nolabaiteko balio ekonomikoa dutenak | 637 |
| 4. epigrafea Korporazioaren balio higigarriak, kredituak eta eskubideak, izaera pertsonalekoak | 85 |
| 5. epigrafea. Ibilgailuak | 384 |
| 7. epigrafea Altzariak | 17088 |
| 8. epigrafea Ondasun eta eskubide itzulgarriak | 368 |
| Zoruaren Udal Ondarea (1 eta 8 epigrafeak) | Informe 2023 |
Inbentarioa etengabe eguneratzen da; izan ere, araudiaren arabera, gertatu ahala jaso behar da aldaketa oro. Hartara, inbentarioa tresna zalu eta eraginkorra da, udal ondasunak gorde eta defendatzeko.
Aurki gaitzazu: www.vitoria-gasteiz.org/gardentasuna
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.