2026ko urtarrilaren 20an argitaratua
Martxo honetan 12 eta 16 urte bitarteko neska-mutilentzat pentsatutako proposamen bat dator, mugitu, ondo pasatu eta giro ona partekatu nahi dutenentzat.
Martxoaren 1, 8, 15 eta 22an, igandero, erabilera libreko gunea izango da kantxa, eta bertan saskibaloian, vóleyballean, badmintonean edo egin nahi duzuen modalitatean jokatu ahal izango duzu.
Ordutegia: 17:00etatik 19:00etaraLekua: Salburuko Gizarte Etxeko kantxa
Ekintza honen helburuak, kirola egitea, jendea ezagutzea eta ondo pasatzea dira. Jarduera fisikoa sustatu nahi dugu, gazteen arteko elkarbizitza giroa sortu eta euskara modu naturalean erabili, guztia ingurune parte-hartzaile eta ireki batean.
Kirol desberdinak praktikatzeaz gain, modalitate edo arau berriak proposatzeko aukera izango duzu, zure sormena airean utziz. Ez du axola zure mailak: hemen garrantzitsuena parte hartzea da, ondo pasatzea eta taldearen parte sentitzea.
Jarduera inklusiboa, errespetuzkoa eta motibatzailea izateko pentsatuta dago pertsona guztientzat.
Saioetan begirale bat egongo da, behar denean animatzeko, dinamizatzeko eta laguntzeko.
Kirola gustatzen bazaizu, gauza berriak probatu nahi badituzu edo, besterik gabe, zure adineko jendearekin denbora pasatzea…
plan hau zuretzat da!
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.