Jabetze feministarako bilgune hau 18 urtetik gorako jatorri anitzeko emakumeei zuzenduta dago. Helburua elkarri laguntzea eta jabetze feminista indibidual eta kolektiborako tresnak erraztea da, norberaren migrazio-bizipenetatik abiatuta.
Emakumea eta migratua izateaz mintzatuko gara, eta gure egunerokotasunean aurkitzen ditugun oztopo desberdinei aurre egiteko moduez. Gure bizitzak hobetzeko tresnak elkarrekin eraikiko ditugu, auto-zaintzatik abiatuta eta guretzako segurua den espazio batean. Gure eskubideez jabetuko gara modu errazean eta beste emakume batzuekin batera.
www.vitoria-gasteiz.org/emakumeenetxea
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.