Angulema eta Vitoria-Gasteiz hirien arteko gazte-trukea

Helburuak eta programaren deskribapena

  1. urtea Gazteriaren Europako Urtea izendatu dute, eta, testuinguru horretan, Angulemarekin gazte-trukea egitea berreskuratuko da berriro, Gasteiz hiri horrekin senidetuta baitago.

Helburu nagusia da eskaintzea Europako kultura eta hizkuntza bat ezagutzeko aukera murgiltze kulturalaren bidez berdinen artean eta haien familiekin , garapen pertsonala eta soziala bultzatzeko. Programa honek ezaugarri berezi bat dauka: familiek beste hiriko gazte bat etxean hartuko dutela bost egunez; beraz, trukeak beste kultura baten bizimodua barrutik ezagutzeko aukera emango du.

Leku libreetan izena eman

Lekua eta datak

Trukea Gasteizen eta Anguleman (Frantzia) izango da, uztailaren 21etik 31ra arte, honela:

  • 21etik 25era, Gasteizen: 21ean: Angulemako gaztei ongi etorria, 14:00etan ( autobus geltokian, Euskaltzaindia plaza, z/g).
  • 26tik 31era, Anguleman: 26an: talde osoa Angulemara joango da. 08:00etan (autobus geltokian, Euskaltzaindia plaza, z/g), eta 31n: Gasteizera itzultzea. 14:00etan (autobus geltokian, Euskaltzaindia plaza, z/g).

Hartzaileak

14 eta 17 urte bitarteko gazteak (2005 eta 2008 bitartean jaioak); jarduera egiteko unean adierazitako adina beteta izan behar dute.

Antolakuntza

1. Tabla: Tokien eskaintza eta trukearen datak
Kodea Tokia Datak/ Adina Toki kopurua
1070

Vitoria-Gasteiz

Angulema

Uztailaren 21etik 25era/ 14-17 urte

Uztailaren 26tik 31ra

10

Ostatua eta mantenua: Anguleman eta Gasteizen parte hartzen dutenen etxebizitzetan eta familien kontura izango da; hartara gazteek zein haien familiek horretarako konpromisoa hartu beharko dute.

Hizkuntza: frantsesa eta/edo ingelesa jakitea, jariotasunez hitz egiteko.

Prezioa: 180 euro. Eusko Jaurlaritzaren beka jasotzen duten pertsonek % 50eko hobaria izango dute adierazitako tarifaren gainean. Zozketa egin ondoren, izena emateko unean ez da beharrezkoa izango beka justifikatzeko dokumentazioa aurkeztea. Hala ere, plaza libreen aldian (maiatzaren 25etik aurrera), aurkeztu beharko da.

Garraioa: autobusa. Topalekua eta irteera Gasteizko autobus geltokian (Euskaltzaindia plaza z/g).

Plaza kopurua: 10

Parte hartzeko baldintzak:

Bidaiatzeko parte-hartzaileek NANa eta Europako Osasun Txartela(Beste leiho batean irekiko da) izan beharko dituzte.

Nahitaezkoa da baimena emateko dokumentu hau betetzea:

COVID-19ari dagokionez, herrialdeko osasun-agintaritzak trukea egiteko unean adierazten dituen jarraibideak bete beharko dira (aurrerago jakinaraziko da).

Dirua-itzultzea: ekainaren 5etik aurrera izen-emateen dirua ez da itzuliko, ez bada gaixotasun (medikuaren egiaztagiria aurkeztuta) edo egoera larriagatik. Kasu horretan, ordaindutakoaren % 85a itzuliko da (erabiltzailearen kontu korrontean sartuz), eta % 15a gordeko da kudeaketaren gastuengatik.

Aldez aurreko bilera: Trukea egin aurretik, bilera bat egingo da parte-hartzaileekin eta familiekin, programaren eta jardueren berri emateko, baita zer eraman behar den eta beste informazio interesgarri batzuei buruz hitz egiteko ere .

Lekua: Aldabeko gizarte etxeko askotariko gela
Eguna: uztailak 5, asteartea
Ordua: 19:00etan

Antolatzailea eta kontaktua

Gazteria Zerbitzua (Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila)

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa (OMIJ)

Telefonoa: 945 161 616 (luz. 6516)

planjoven2@vitoria-gasteiz.org

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.