Haziak: ideia gazteen lehiaketaren oinarri arautzaileak (2022)

Haziak ideia gazteen lehiaketaren 2022ko oinarriak:

1. Helburua

Lehiaketaren helburu orokorra da gazteek, herritarrak diren heinean, bere aisialdia bete-betean eraikitzea eta Gasteizko gizarte bizitzan parte hartzea.

Helburu espezifikoak hauek dira:

  • Taldeko lana bultzatuz gazteen ekimen kolektiboak bideratzea eta gaztetik heldua izatera prozesuan bere trebeziak eta garapen pertsonala indartzea .
  • Gasteizko udalerriko gizarte bizitza aberastea, gazteen proiektu berriak eta parte hartzekoak hedatuz.
  • Gazteen ahalmen sortzailea eta eraberritzailea hedatzea eta gizartean gazteriaren irudi positiboa bultzatzea.
  • Hiriko gazteek elkar ezagutzea erraztea.

2. Hartzaileak

Lehiaketaren hartzaileak hauek dira: Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 30 urte bitarteko gazteak. Bi kategoria ezarriko dira: 14-18 eta 19-30 urte bitartekoak.

Taldeko ideiak faboratuko dira, hau da, proiektu bakoitzeko 3 pertsona (gutxienez) egotea nahigarria izango da. Baina, ideia bat deialdi honen jarduera-eremu batean nabarmena bada, irabazle izan ahal izango da bakarka.

Lehentasuna emango zaie aurreko edizioetan sarituak izan ez diren pertsonei.

3. Jarduera-eremuak eta proiektu motak

Ideiak 2022. urtean garatuko dira eta honako eremuetan finkatu beharko dira (aukerakoak):

  • Kultura.
  • Kirola eta kirol jarduerak.
  • Osasuna eta bizitza-kalitatea.
  • Ingurunea eta iraunkortasuna.
  • Sormena eta berrikuntza.
  • Informatzeko eta komunikatzeko teknologiak.
  • Hezkuntza librea eta aisialdi hezigarria
  • Elkartasuna eta sentsibilizazioa.
  • Kultura aniztasuna eta dibertsitatea
  • Genero berdintasuna.
  • Euskara eta euskal kultura.
  • Eta oro har, Gazteria Zerbitzuak kudeatzen duen beste edozein gai.

Gazteentzako eta udalerrirako ideia erakargarriak izan behar dira.

4. Betebeharrak

Ideiak honako betebehar hauek bete behar dituzte:

  • Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 3 eragile izatea.
  • Gasteizko udalerrian sustatzen diren proiektuak izan behar dira; dena den, onartuko da proiektuaren hainbat atal udalerritik kanpo garatzea.
  • Gasteizko udalak finantzatutako proiektua ez izatea inongo biderik.
  • Epaimahaiaren erabakia jakin baino lehenago hasitako proiektuak aurkeztea onartuko da, baldin eta bukatu gabe badaude.
  • Irabazi-asmorik gabeko proiektua izatea.

Partaideek bi aspektu hartu behar dituzte kontuan:

  • Talde bakoitzak, gehienez, bi ideia aurkeztuko ditu.
  • Pertsona berak 3 talde-ideiatan parte hartzeko aukera izango du.
  • Pertsona bat bi ideiarekin saritu ahal izango da gehienez.

5. Aurkeztu behar den dokumentazioa

haziak Ideia bakoitzarekin batera hauek aurkeztu behar dira:

  • Eskaera-orria beteta: I. Eranskina Imagen archivo pdf
  • Eskaera egiten duenaren identifikazio-dokumentuaren fotokopia.
  • Adingabekoek (18 urte baino gutxiago), deialdira aurkezten badira, II. Eranskina Imagen archivo pdf bete beharko dute. Bertan, gurasoen edo tutorearen baimena ezinbestekoa izango da.
  • Ideiaren gidoi zehatza: III. Eranskina Imagen archivo pdf

6. Eskaerak aurkezteko tokia eta datak

Ideiak aurkezteko epea: maiatzaren 6ra arte.

Ideiak posta elektronikoaren bitartez bidali behar dira, helbide honetara: haziak@vitoria-gasteiz.org.

Ideiak egiteko edo eranskinak betetzeko Gazteria Zerbitzuaren teknikarien laguntza eska daiteke. Hitzordua eskatzeko mezu bat bidali behar da hurrengo helbidera: haziak@vitoria-gasteiz.org

7. Sariak

Saria ideia garatzeko diru-zenbateko bat izango da; baliabideen banaketa ideiaren beharren araberakoa izango da eta ideia bakoitzeko neurrira egokitua izango da, gehienera ere ideia bakoitzeko diru-kopurua 3000 eurokoa izango da; sariek indarrean dagoen legediak ezarritako PFEZaren atxikipena izango dute.

Laguntza ekonomikoaz gain Gazteria Zerbitzuak ideia irabazleei hainbat laguntza eskuratuko die:

Proiektuaren behin betiko diseinua finkatzeko orientazioa edo aholkularitza, ekintza garatzeko espazio jakin bat erabiltzeko baimena, ikus-entzunezko baliabideak uztea, proiektuaren zabalkundea, hainbat gaitan diharduten profesionalen laguntza ematea edo proiektua erakutsi, jakinarazi edo hedatzeko laguntza.

Gazteria Zerbitzuak, deialdi horretako sariak hornitzeko, gehienez ere, 30.000 euroko kopurua izango du (Gazteria Zerbitzuaren 2022ko ekitaldiaren aurrekontua 01 16 2371 22734 partidaren kontura).

8. Lehiaketaren faseak

Ideia gazteen Haziak lehiaketa hainbat fasetan gauzatuko da:

1. fasea: Ideiak aurkezteko epea maiatzaren 6an amaituko da, egun hori barne.

2. fasea: “Ideia gazteen Haziak” topaketa. Gazteria Zerbitzuak parte-hartzaile guztiei dei egiten ahalko die, taldeka edo banaka, helburu hauek dituen topaketa baterako:

  • Ideia bakoitza beste taldeei aurkeztea.
  • Ideiak hobetzeko proposamenak egitea.
  • Antzeko ideien edo ideia osagarrien arteko kolaborazioak sustatzeko ahaleginak egitea.
  • Aurreko edizioetan eginiko proiektuak ezagutzea.

Topaketa horretara joatea komenigarria da.

3. fasea: ideiak berregitea. Topaketa egin ostean, talde sustatzaile bakoitzak bere ideiarako egokien iritzitako hobekuntzak egin eta berriro aurkezteko 4 eguneko epea izango du, aukera hau hautazkoa da.

Behin betiko ideiak berriro haziak@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikora bidaliko dira.

4. fasea. Ideia irabazleak hautatzea. Epaimahaiak epaia emango du ekainean, Gasteizko Udalaren web orrian (www.vitoria-gasteiz.org).

9. Ideia irabazleak hautatzea

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak (Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila) emango ditu oinarri horietan jasotako sariak; berari dagokio epaimahaiak emandako ideia irabazleen proposamena Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila zinegotzi ordezkariarenera eramatea, han onets dadin.

Epaimahaia osatuko duten kideak hauek izango dira:

  • Gazteria Zerbitzuko 2 teknikari.
  • Herritarren Parte-hartze Zerbitzuko teknikari bat
  • Kultura Zerbitzuko teknikari bat.
  • Gasteizko gazte bat.

Ideiak hautatzerakoan, honako irizpideak hartuko dira kontuan:

  • Ideiaren formulazioa (34 puntu gehienez):
    • Zehaztasuna, argitasuna eta laburtasuna (10 puntu gehienez).
    • Genero-berditasuna txertatzea: ikuspegi hori sustatzen duten ekintzak (6 puntu gehienez).
    • Euskarak proiektuan duen agerpena: euskaraz sortutako eta garatutako proiektua, normalizazioa bultzatzen duten neurriak (6 puntu gehienez).
    • Aniztasuna eta kulturartekotasunaren ikuspuntua sartzea (6 puntu gehienez).
    • Gazteria Zerbitzuaren helburuen egokitzapena (6 puntu gehienez)
  • Originaltasuna eta izaera berritzailea (20 puntu gehienez). Ideia berritzailea izatea baloratuko da (edukiak eta metodologia).
  • Taldeko ideia izatearen kasuan (10 puntu)
  • Taldeko partaideak aurreko edizioetan saritu ez izana (1 puntu).
  • Beste gasteiztar gazte batzuei proiektuan parte hartzeko aukera ematea (15 puntu gehienez).
  • Ideiaren bideragarritasuna, giza baliabideei, baliabide ekonomikoei eta materialei dagokienez (10 puntu gehienez).
  • Ideiaren komunikazio eta zabaltze estrategia (10 puntu gehienez).

Puntuazioa orotara: 100 puntu

Sariak orekaz banatuko dira, aurkeztutako ideien arabera eta aipatutako puntuazio-irizpideen arabera, 14 eta 18 urte bitarteko eta 19 eta 30 urte bitarteko adin-taldeen artean.

10. Irabazleen betebeharrak

Saria jasoko duten pertsonek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

  • Proiektuaren edo programaren ardurak bere gain hartzea .
  • Saria jaso eta gero, proiektuaren edukia ez aldatzea, baldin eta Gazteria Zerbitzuak onetsi badu.
  • Gehienez ere 18 hilabeteko epea ideia gauzatzeko konpromisoa hartzea.
  • Gazteria Zerbitzuak proiektua abian jartzeari egingo dizkion aholkuak, jarraipenak eta egiaztapenak onartzea.
  • Proiektua zabaltzeko egingo diren publizitate-materialetan, erakusketan edo ikuskizunetan Gasteizko Udalaren laguntza aipatzea.
  • Proiektua zabaltzerakoan (publizitatea, informazioa…) jaiotza, arraza, sexua, erlijioa edo iritzia bezalako arrazoiengatik diskriminatzen duten hizkuntza eta irudiak ez erabiltzea.
  • Proiektua, programa edo ekintzak zabaltzerakoan, euskararen erabilera arautzen duen legea aplikatzea.

11. Jasotako saria justifikatzea

Proiektu irabazlearen ekintzak behin bukatu eta gero, ezinbestekoa izango da Gazteria Zerbitzuarekin batera esperientziaren balorazioa egitea.

Balorazio horretara eraman beharko den dokumentazioa, gutxienez, hau izango da:

  • Garatutako ekintzaren memoria zehaztua.
  • Ekintza zabaltzeko erabili diren publizitate-material guztien ale bat; esaterako: liburuxkak, afixak, liburuak, bideoak, e.a.


Nahi baduzu, oinarri hauen inprimatzeko bertsioa deskargatu dezakezu: 2022ko Haziak lehiaketaren oinarriak Imagen archivo pdf

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.