Next Generation EU - Eraldaketa digitala

palanca 4

UE, Gobierno de España, PRTR, Ayto

Deskribapena

  • Udalak herritarrei eta enpresei eskaintzen dizkien zerbitzu publiko digitalen erabilgarritasuna, baliagarritasuna, kalitatea eta irisgarritasuna hobetzeko, eta herritarren eta Udalaren arteko harreman digitalaren eredua birmoldatzeko jarduketak.
  • G-EDE artxibo elektronikoaren tresna ezartzeko jarduerak, eta Gasteizko Udalaren izapidetze elektronikorako tresnak dosierren eta dokumentu elektronikoen kudeaketa integrala ahalbidetzeko egokitzea, Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalarekin (ENI) bat etorriz.
  • Herritarren, enpresen eta enplegatu publikoen aldetik datuen demokratizazioa lortzeko jarduketak: informaziorako sarbide librea eta haren erreplikagarritasuna ahalbidetzea, formularioak baztertu eta datuen arintasun eta abiadura sendotzea, eta herritarrei zuzendutako balio erantsi handiko zerbitzu digitalak garatzeko datuak egokitzea.
  • Mahaigain birtualen azpiegitura berri bat lortzeko jarduketak, erabiltzaileen aplikazio eta mahaigainen birtualizazioa eta komunikazio bateratua oinarri hartuta, hartara telelanean edo hara-hona mugitzea eskatzen duten udal-lanpostuen arteko komunikazioa eta lankidetza hobetuko.
  • Zibersegurtasun-gorabeherak prebenitu, detektatu eta horiei erantzuteko gaitasunak hobetzera bideratutako jarduerak.

Proiektuaren datuak

Hemen kokatzen da proiektu hau: IV. palanka-politika(Beste leiho batean irekiko da): “XXI. menderako Administrazioa” | 11. osagaia(Beste leiho batean irekiko da): “Herri-administrazioen modernizazioa".

Inbertsioa, milaka eurotan: 1290,586 (BEZa barne)

Onetsitako laguntza, milaka eurotan: 928,592 (BEZa barne)

Eragile inplikatuak: Gasteizko Udala eta herritarrak oro har

Esku-hartzeak barne hartuko dituen zonalde edo auzoak: Vitoria-Gasteiz

Kolektibo onuraduna: Gasteizko Udala eta herritarrak oro har

Ukitzen dituen Garapen Iraunkorreko Helburuak: 9

EBren lehentasunak:

  • Zibersegurtasuneko Operazio Zentro bat abiaraztea.
  • Hiru zerbitzu erabilienak garatzea.
  • Automatizazio-proiektu bat abiaraztea.
  • Mugaz gaindiko hesirik gabeko zerbitzuak garatzea edo egokitzea.

Gauzatze-aldia:

  • 1. ildoaren amaiera-data: 2023-06-30.
  • 2-5 ildoen amaiera data; 2023-09-30.

Jarduketak

Bost ildo estrategiko hartzen ditu baitan:

  1. Gasteizko Udalean web-ataria berriztatzea, eta estrategia omnikanala ezartzea.
  2. G-EDE artxibo elektronikoaren tresna ezartzea, eta Gasteizko Udalaren izapidetze elektronikorako tresnak dosierren eta dokumentu elektronikoen kudeaketa integrala ahalbidetzeko egokitzea, Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalarekin (ENI) bat etorriz.
  3. Gasteizko Udalean Datuen Udal bulegoa sortzea.
  4. Mahaigain birtuala eta komunikazio bateratuak ezartzea Gasteizko Udaleko telelanean edo hara-hona mugitzea eskatzen duten udal-lanpostuetarako.
  5. Udalean zibersegurtasuna indartzea, Zibersegurtasuneko Operazio Zentro bat eta Segurtasun Eskema Nazionalarekin bat datozen beste neurri batzuen bitartez.

Informazio gehiago

Proiektuari lotutako informazio osagarria

Jarduketari buruzko prentsa-oharrak.

Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: