Gasteizko Emakumeen Etxea hiriko mugimendu feministaren aldarrikapen historiko baten emaitza da. Hori dela eta, helburua da Etxea gune bizia eta irekia izatea beren egunerokotasunean eta eraikuntzan lagundu nahi duten talde eta erakunde feministentzat.
Etxegunea etxean dauden elkarte eta taldeen proposamenak partekatzeko gune parte-hartzailea da; gainerako ekimenak ezagutzeko, elkarren arteko sinergiak sortzeko eta etxearen funtzionamendua hobetzen laguntzekoa. Hori guztia, gure hiritik feminismoa bultzatzen jarraitzeko interes komunetik abiatuta.
Parte hartzeko baldintzak: kolektibo eta elkarte feministak, ikuspegi feminista, intersekzional, inklusibo eta plurala dutenak, EKIN! Gasteizko Genero Berdintasunerako V. Planetik eratorritako printzipioen arabera. Berdintasun Zerbitzuak onartuko du proiektuan sartzea.
www.vitoria-gasteiz.org/emakumeenetxea
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.