Nantes Nazioartekoa Summer Camp-Frantzia
Helburuak eta programaren deskribapena
Jarduera hau Michelin Hirien Nazioarteko Sarearen ekimena da, eta Frantziako Sables d «Olonne» hirian garatuko da (Nantesetik 100 km-ra). Instalazioa hondartzatik 200 metrora dago, pinudi batez, igerilekuaz, boleibol eta petanka kantxez, liburutegiaz eta informatika gelaz inguratuta.
Nazioarteko udako kanpamendu honen helburua nerabeak hainbat herrialdetako beste nerabe askorekin komunikatzea da. Nazioarteko udako kanpamendu honetan Italia, Alemania, Frantzia eta Espainiako 16-17 urteko gazteak elkarrekin biziko dira.
Goizean, 2 orduko hizkuntza eskolak izango dira: pertsona bakoitzak aukeratuko du, frantsesa, ingelesa, alemana, gaztelania eta italiera.
Arratsaldeetan aisialdiko jarduerak egingo dira: surfa, txirrindularitza, igeriketa, kanoa, bisitak, dastaketak, gaikako gaualdiak.
Lekua
Sables d´ Olonnen (Frantzia) izango da, 2022ko abuztuaren 1etik 8ra bitartean izango da.
Hartzaileak
2005 eta 2006 bitartean jaioak; jarduera egiteko unean adierazitako adina beteta (16 eta 17 urte) izan behar dute.
Antolakuntza
Kodea | Tokia | Datak / Adina | Toki kopurua |
---|---|---|---|
1065 | Sables d ´ Olonnen (Frantzia) | Abuztuak 1-8/ 16-17 urte | 10 |
Ostatua : Hiriko instalazio batzuetan egingo da, Sables d´Olonne hirian. Logela partekatuetan egingo du lo.
Hizkuntza: frantsesa eta/edo ingelesa jakitea, jariotasunez hitz egiteko.
Prezioa: 230 euro. Eusko Jaurlaritzaren beka jasotzen duten pertsonek % 50eko hobaria izango dute adierazitako tarifaren gainean. Zozketa egin ondoren, izena emateko unean ez da beharrezkoa izango beka justifikatzeko dokumentazioa aurkeztea. Hala ere, plaza libreen aldian (maiatzaren 25etik aurrera), aurkeztu beharko da.
Garraioa: autobusa. Topalekua eta irteera Gasteizko autobus geltokian (Euskaltzaindia plaza z/g).
1an: 7:00etan (autobús geltokia).
8an: 20:00etan (autobús geltokia)
Plaza kopurua: 10
Parte hartzeko baldintzak:
Bidaiatzeko parte-hartzaileek NANa eta Europako Osasun Txartela izan beharko dituzte.
Nahitaezkoa da baimena emateko dokumentu hau betetzea:
- Tutore edo gurasoen baimena
- Informazio-bilera egiten den egunean begiraleari eman beharko zaio.
COVID-19ari dagokionez, herrialdeko osasun-agintaritzak trukea egiteko unean adierazten dituen jarraibideak bete beharko dira (aurrerago jakinaraziko da).
Dirua-itzultzea: ekainaren 5etik aurrera izen-emateen dirua ez da itzuliko, ez bada gaixotasun (medikuaren egiaztagiria aurkeztuta) edo egoera larriagatik. Kasu horretan, ordaindutakoaren % 85a itzuliko da (erabiltzailearen kontu korrontean sartuz), eta % 15a gordeko da kudeaketaren gastuengatik.
Aldez aurreko bilera: Trukea egin aurretik, bilera bat egingo da parte-hartzaileekin eta familiekin, programaren eta jardueren berri emateko, baita zer eraman behar den eta beste informazio interesgarri batzuei buruz hitz egiteko ere .
Lekua: Aldabeko gizarte etxeko askotariko gela
Eguna: uztailak 13, asteazkena
Ordua: 19:00etan
Antolatzailea eta kontaktua
Gazteria Zerbitzua (Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila)
Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa (OMIJ)
Telefonoa: 945 161 616 (luz. 6511)
coordinatl@vitoria-gasteiz.org
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.