Natur ibilbidea: Europari bira 20 zuhaitzetan
- Noiz
- Eguna: 2022/06/26, hasiera ordua: 11:00, amaiera ordua: 13:00
- Deskribapena
-
Turkiako haritza ezezaguna da, baina Europako hego-ekialdean nagusi da. Errusiako neska batek urkia marraztuko du zuhaitz bat margotzerakoan. Karpea, kontinenteko baso epeletan saihestezina, hemen ia lorategietako elementu bat da. Eta zer esan pinu gorriaz, Valderejoko pinua Europako iparraldeko latitudeetan nagusi den zuhaitz bera izan daiteke?
Europan zehar egingo dugun bidaia honetan 20 geltoki eta 20 zuhaitz ezagutuko ditugu. Ez dira herrialde bakoitzeko ikusgarrienak, ezta enblematikoenak ere, baina horiek ezagutzeak Europan barrena egingo dugun hurrengo bidaian ikusiko ditugun baso ia guztiak bereiztea ahalbidetuko digu, Europako baso-mapa gure buruan ahalegin handirik egin gabe marrazteko eta gure kultura orokorra indartzeko balioko digu, edo, besterik gabe, Lorategi Botanikoan egingo ditugun hurrengo ibilaldiez gehiago gozatzen lagunduko digu.
Lekua: Olarizuko Lorategi Botanikoa (Infogunea) mapan ikusi
Data: ekainaren 16a, osteguna (euskaraz) eta ekainaren 26a, igandea (gaztelaniaz)
Ordutegia: 19:00-21:00 (ekainaren 16an) y 11:00-13:00 (ekainaren 26an)
Norentzat: jende oro
Leku kopurua: 10
Izen ematea (martxoaren 26tik): udal webgunean
Hizkuntza: euskaraz (ekainaren 16an) eta gaztelaniaz (ekainaren 26an)
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.