Almanake morea

Jarduera feministak euskaraz antolatzen dituzue eta jende gehiagorengana iristea nahiko zenukete? Beste talde euskaldun feminista batzuekin aliantzak egin nahi dituzue? Gure hirian euskaraz antolatzen diren ekitaldi feminista guztien berri izan nahi duzue?

Hala bada, Almanake Morearekin bat egitera animatzen zaituztegu.

Gure hirian feminismoa euskaraz zabaltzeko Gasteizko Emakumeen Etxetik sortutako ekimena da eta parte hartzeko gonbita luzatu nahi dizuegu.

Almanake Moreak Emakumeen Etxean espazio fisiko eta birtual bat eskainiko du, Gasteizen dauden euskarazko jarduera feministei ikusgarritasuna emateko. Helburua da jarduerak ikusaraztea: Etxeak antolatutakoak—Jabetze Feministarako Eskola barne— zein Gasteizko beste udal zerbitzu, elkarte, edo taldeek antolatutakoak eta, sinergiak eta aliantza berriak sortzea.

Argitalpenek ikuspegi feministadun euskarazko jarduerak izan behar dute. Ongietorriak izango dira erakusketak, bilera irekiak, kontzertuak, formakuntzak, eta abar.

Zabaltzeko moduak

Online

Jarduerak partekatzeko Emakumeen Etxeko Instagrameko kontua aipatu beharko duteak. Gainera, aldizka eskainiko da zabaltzeko iritsi zaizkigun jardueren bilduma bat #AlmanakeMoreaVG traola erabiliz. Honez gain, Whatsapp eta Telegram bidez bidaliko dira:

  • Whatsapp: Bidali mezu bat 627 404 786 zenbakira hedapen-taldera gehitzeko.
  • Telegram: 627 404 786 edo t.me/almanakemorea.
Espazio fisikoa

Espazio fisiko bat dago etxean, interesa duten kolektiboek kartelak jartzeko edo postaz bidaltzeko aukera izan dezaten (inprimatzeko eta fisikoki zintzilikatzeko). Pasa zaitez ikustera egunean egoteko!

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.