Next Generation EU - Gasteizko Hiri Agendaren Ekintza-Plana osatzea

UE, Gobierno de España, PRTR, Ayto VG

Deskribapena

Gasteizko Hiri Agendaren Ekintza-Plana osatzea, hartara erantzuna emanez Nazio Batuen Erakundearen Hiri Agendan, Europako Hiri Agendan, Espainiako Hiri Agendan (AUE) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Agendan (Bultzatu) bildutako Garapen Jasangarriko Helburuei.

Horren guztiaren helburua da etorkizunari buruzko ikuspegi partekatu bat indartzea, udalerriaren garapena eta eraldaketa-eragile gisa jardun dezaketen proiektuak bideratu behar duten irizpideak ezarri ahal izateko. Garapen Iraungarriaren Helburu guztiak inplikatzen dituen arren, 11. helburuari eragiten dio berariaz, xede baitu "Hiriak eta giza kokalekuak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Horretarako, orain arte egindako lanaren ebaluazioa eta erronka berrien egokitzapena behar dira.

Ekintza-plana Espainiako Hiri Agendak (AEB) ezarritako metodologiaren arabera egingo da, GJHri goitik behera erantzuten dioten 10 helburu estrategikoetan oinarrituta.

Proiektuaren datuak

Hemen kokatzen da proiektu hau: 1. palanka-politika(Beste leiho batean irekiko da): "Hiri- eta Landa-Agenda, despopulazioaren aurkako borroka eta nekazaritzaren garapena" (gaztelaniaz) | 2. osagaia(Beste leiho batean irekiko da): "Espainiako Hiri Agendaren inplementazioa: Hiria Birgaitzeko eta Berritzeko Plana" (gaztelaniaz).

Inbertsioa, milaka eurotan: 302,50 (BEZa barne)

Onetsitako laguntza, milaka eurotan: 250,00

Eragile inplikatuak: Udala (talde politikoak eta teknikariak), eragile ekonomikoak, sozialak eta hezkuntzakoak, elkarteak, elkarteren bateko bazkide ez diren herritarrak.

Esku-hartzeak barne hartuko dituen zonalde edo auzoak: Udalerri osoa

Kolektibo onuraduna: Gizartea oro har

Ukitzen dituen Garapen Iraunkorreko Helburuak: Denak

EBren lehentasunak:

  • Hiri- eta landa-garapen iraunkorra
  • Hiri-birgaitze eta -berrontzea
  • Klima-aldaketa arintzea
  • Erronka demografikoa

Gauzatze-aldia: 2021eko abendua – 2022ko irailaren 13a

Jarduketak

5 jarduketa hartzen ditu barne proiektuak:

  1. Egungo egoeraren diagnostiko partizipatiboa osatzea
  2. Garapen iraungarrirako esparru estrategiko bat definitzea
  3. 2030erako partaidetzako ekintza-plan bat osatzea
  4. Gasteizko Hiri Agendaren eta haren 2030erako ekintza-planaren lantze- eta emaitza-prozesuaren komunikazio- eta hedapen-ekintzak
  5. Hiri Foro bat egitea

Jarduketei lotutako espedienteak eta kontratuak

Informazio gehigarria

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: