Itun Berdearen Komunitatea - Ekonomia berdea eta iraunkortasunaren aldeko enpresa eta erakundeak
Itun Berdea komunitate bat da baliabide natural gutxiago erabiltzen dituzten eta klimaren gainean inpaktu txikiagoa duten negozio-ereduen alde lan egiten ari diren enpresek eta enpresa-arloko erakundeek osaturikoa.
Agenda
Egin bat Itun Berdearekin
Itun Berdera atxikitzeak iraunkortasunarekiko konpromisoa hartzea, ingurumen-kudeaketa lantzea eta leiha-abantaila lortzea esan nahi du. Itun Berdearen barruan erakunde orok du esatekorik, jarduera-sektorea edo tamaina edozein delarik, enpresa handiek txikiengandik ikas dezakete, eta enpresa txikiek aukera dute handiekin espazioa partekatzeko, jende guztiak jartzen baitu zerbait.
Itun Berdearearen elkartera batu zaitez
Enpresen eta erakundeen direktorioa
Bostehunetik gora enpresak eta erakundek Itun Berdearekin bat egiteko eta beren egunerokotasunean jardunbide egoki jasangarriak sartzeko konpromisoa hartu dute, enpresa-eraginkortasuna handituz eta merkatu berriak irekiz.
Itun Berdea Saria
2015 urteaz geroztik urtero ematen diren Itun Berdea sarien xedea zera da: beren jardueren ingurumen-inpaktua murriztu eta ingurunearekiko harremanak hobetzeko eta, hartara, ekoizpen-sistema lokalak ekoizpen-eredu zirkular eta karbono gutxikora trantsizioa egin dezan laguntzeko martxan jarri dituzten jardunbiderik onenen balioa publikoki aitortzea.
Informazio gehiago: Itun Berdea Sarien deialdia
Ingurumen-jardunbide egokiak
Itun Berdeari atxikitako enpresek beren eguneroko funtzionamenduan ingurumen kudeaketa iraunkorraren aldeko neurriak ezartzen dituzte, betiere enpresa-garapena hobetu asmoz. Neurri horiek askotariko alderdietan aplika daitezke, besteak beste: ekonomia zirkularra, karbono-aztarnma, ingurumen sentsibilizazioa eta aztarna hidrikoan.
Informazio gehiago: Ingurumen-jardunbide egokiak
Zerbitzuak
Eredu ekonomiko zirkular bateranzko eraldaketa edozein erakunderentzat aldaketarako eta aukeraz betetako espazio bat da; horregatik, Itun Berdean beharrezko tresnak jartzen ditugu enpresek lehiakortasun handiagoa lor dezaten jasangarritasunaren bidez.
Enpresentzako energia-aholkularitza
Ekonomia berdearen irizpideei helduz Gasteizko industria-garapena sustatze aldera, udalak energia-aholkularitzako doako zerbitzu hau eskaintzen die industria-enpresa txiki eta ertainei, argiaren eta gasaren fakturetan kostuak aurrezteko, berotegi-efektuko gasak murrizteko eta karbono-aztarna kalkulatzeko, instalazioaren azterketa pertsonalizatua eginez.
Informazio gehiago: Enpresentzako energia-aholkularitza
Ekonomia zirkularrean diagnostikoa eta aholkularitza
Ekonomia zirkularraren arloan doako autodiagnostikoa egiteko laguntzaz gain, 8 ordura arteko aholkularitza aditua eskaintzen die enpresei arlo hauetan: ekodiseinua, konponketa, birfabrikazioa, serbitizazioa edo produkzioan bigarren mailako materialak birsartzea.
Informazio gehiago: Ekonomia zirkularra
Laguntzak eta dirulaguntzak
Ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzak
Gasteizko enpresek ekonomia zirkularreko proiektuak egin ditzaten dirulaguntzak. Ekonomia zirkulartzat jotzen da produktuen, materialen, eta baliabideen balioak ekonomian ahalik eta luzeen mantentzen dituen eta ahalik eta hondakin gutxien sortzen dituen ekonomia.
Informazio gehiago: Ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzak
Nazioartekotzeko laguntza
Itun Berdeko Komunitateko ETEei zuzendutako nazioartekotze-ekintzetan laguntzeko programa honek, besteak beste, nazioarteko azoketara, networking-topaketetara eta misio komertzialetara joateko laguntza eskaintzen du.
Informazio gehiago: Enpresak nazioartekotzeko laguntza
Hiri Laborategia
Gasteizko Hiri Laborategia programak aukera ematen die proiektu teknologiko jasangarri edo berritzaileak dituzten enpresei testuinguru errealean esperimenta dezaten.
Informazio gehiago: Hiri Laborategia
Itun Berdeko Enpresen Topaketak
Itun Berdea bizirik dago, eta hazten jarraitzen du. Itunaren helburua da ingurumen kudeaketarekin konprometitutako enpresen sarea sendotzea, eta bertako enpresen lan ona aitortu eta ezagutaraztea. Ildo horretatik, ahalegina egin behar dugu itunari atxikitako enpresek beren ideiak partekatzeko aukerak izan ditzaten, bai eta era beste esperientzia batzuk entzun eta harreman berriak lotzeko ere. Horrenbestez, ekimenari jarraipena emateko erronka geure egin eta Itun Berdeko Enpresen Topaketak antolatzea erabaki dugu.
Azken batean, ideien, jarduera egokien, iritzien eta esperientzien trukerako ingurune egokia sustatu nahi da, bertako enpresek hiriarekin eta ingurumenarekin hartu duten konpromisoa agerian jartzeko balioko duena.
- Itun Berdeko Enpresen XII Topaketa (2024/11/26)
- Itun Berdeko Enpresen XI Topaketa (2022/11/14)
- Itun Berdeko Enpresen X Topaketa (2021/11/18)
- Itun Berdeko Enpresen VIII. Topaketa (2019/11/14)
- Itun Berdeko Enpresen VII. Topaketa (2018/11/15)
- Itun Berdeko Enpresen VI. Topaketa (2017/11/9)
- Itun Berdeko Enpresen V. Topaketa (2016/11/10)
- Itun Berdeko Enpresen IV. Topaketa (2015/11/25)
- Itun Berdeko Enpresen III. Topaketa (2014/11/27)
- Itun Berdeko Enpresen II. Topaketa (2013/11/27)
- Itun Berdeko Enpresen I. Topaketa (2012/12/10)
B2B topaketa
Ikerketa eta Teknologiako Euskal Aliantzaren kide den Tecnaliarekin lankidetzan, Itun Berdea Erkidegoko enpresen topaketa bat antolatzen dugu urtero, teknologiaren bidez parte hartzen duten negozioetan eragin positiboa izateko.
Zehazkiago, matchmaking software bat erabiltzean datza, enpresen arteko bileren agenda oso bat eratzeko, sektorearen, interesen eta erronken arabera segmentatuta, enpresen arteko elkarrizketen B2B ekitaldi batean. Ekitaldi honetan, enpresek beren sare komertziala zabaldu nahi dute, baita bazkideak bilatu ere, hainbat esparrutan proiektuak bultzatzeko. Adibidez, ekonomia zirkularrean, prozesuak digitalizatzeko, nazioarteko merkatuetan sartzeko, etabar.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.