Itun Berdearen Komunitatea - Ekonomia berdea eta iraunkortasunaren aldeko enpresa eta erakundeak

Itun Berdea komunitate bat da baliabide natural gutxiago erabiltzen dituzten eta klimaren gainean inpaktu txikiagoa duten negozio-ereduen alde lan egiten ari diren enpresek eta enpresa-arloko erakundeek osaturikoa.

Egin bat Itun Berdearekin

https://www.youtube.com/watch?v=JC3C82468eU(Beste leiho batean irekiko da)

Itun Berdera atxikitzeak iraunkortasunarekiko konpromisoa hartzea, ingurumen-kudeaketa lantzea eta leiha-abantaila lortzea esan nahi du. Itun Berdearen barruan erakunde orok du esatekorik, jarduera-sektorea edo tamaina edozein delarik, enpresa handiek txikiengandik ikas dezakete, eta enpresa txikiek aukera dute handiekin espazioa partekatzeko, jende guztiak jartzen baitu zerbait.

Itun Berdearearen elkartera batu zaitez

Itun Berdearen Komunitatea

Enpresen eta erakundeen direktorioa

Bostehunetik gora enpresak eta erakundek Itun Berdearekin bat egiteko eta beren egunerokotasunean jardunbide egoki jasangarriak sartzeko konpromisoa hartu dute, enpresa-eraginkortasuna handituz eta merkatu berriak irekiz.

Itun Berdea Saria

2015 urteaz geroztik urtero ematen diren Itun Berdea sarien xedea zera da: beren jardueren ingurumen-inpaktua murriztu eta ingurunearekiko harremanak hobetzeko eta, hartara, ekoizpen-sistema lokalak ekoizpen-eredu zirkular eta karbono gutxikora trantsizioa egin dezan laguntzeko martxan jarri dituzten jardunbiderik onenen balioa publikoki aitortzea.

Informazio gehiago: Itun Berdea Sarien deialdia

Ingurumen-jardunbide egokiak

Itun Berdeari atxikitako enpresek beren eguneroko funtzionamenduan ingurumen kudeaketa iraunkorraren aldeko neurriak ezartzen dituzte, betiere enpresa-garapena hobetu asmoz. Neurri horiek askotariko alderdietan aplika daitezke, besteak beste: ekonomia zirkularra, karbono-aztarnma, ingurumen sentsibilizazioa eta aztarna hidrikoan.

Informazio gehiago: Ingurumen-jardunbide egokiak

Zerbitzuak

Eredu ekonomiko zirkular bateranzko eraldaketa edozein erakunderentzat aldaketarako eta aukeraz betetako espazio bat da; horregatik, Itun Berdean beharrezko tresnak jartzen ditugu enpresek lehiakortasun handiagoa lor dezaten jasangarritasunaren bidez.

Nazioartekotzeko laguntza

Itun Berdeko Komunitateko ETEei zuzendutako nazioartekotze-ekintzetan laguntzeko programa honek, besteak beste, nazioarteko azoketara, networking-topaketetara eta misio komertzialetara joateko laguntza eskaintzen du.

Informazio gehiago: Enpresak nazioartekotzeko laguntza

Enpresentzako energia-aholkularitza

Ekonomia berdearen irizpideei helduz Gasteizko industria-garapena sustatze aldera, udalak energia-aholkularitzako doako zerbitzu hau eskaintzen die industria-enpresa txiki eta ertainei, argiaren eta gasaren fakturetan kostuak aurrezteko, berotegi-efektuko gasak murrizteko eta karbono-aztarna kalkulatzeko, instalazioaren azterketa pertsonalizatua eginez.

Informazio gehiago: Enpresentzako energia-aholkularitza

Hiri Laborategia

Gasteizko Hiri Laborategia programak aukera ematen die proiektu teknologiko jasangarri edo berritzaileak dituzten enpresei testuinguru errealean esperimenta dezaten.

Informazio gehiago: Hiri Laborategia

Ekonomia zirkularrean diagnostikoa eta aholkularitza

Ekonomia zirkularraren arloan doako autodiagnostikoa egiteko laguntzaz gain, 8 ordura arteko aholkularitza aditua eskaintzen die enpresei arlo hauetan: ekodiseinua, konponketa, birfabrikazioa, serbitizazioa edo produkzioan bigarren mailako materialak birsartzea.

Informazio gehiago: Ekonomia zirkularra

Laguntzak eta dirulaguntzak

Ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzak

Gasteizko enpresek ekonomia zirkularreko proiektuak egin ditzaten dirulaguntzak. Ekonomia zirkulartzat jotzen da produktuen, materialen, eta baliabideen balioak ekonomian ahalik eta luzeen mantentzen dituen eta ahalik eta hondakin gutxien sortzen dituen ekonomia.

Informazio gehiago: Ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzak

Prestakuntza, jardunaldiak eta topaketak

Jarraian, enpresa-eremuan ekonomia zirkularrarekin zerikusia duen edozein alderdiri buruzko tailer eta jardunaldiei buruzko informazioa aurkituko duzu. Horrez gain, Itun Berdearen Topaketei buruzko informazioa ere jasotzen da, jardunbide egokiak, iritziak eta ezagutzak partekatzeko foro bat, tokiko enpresek hiriarekin eta iraunkortasunarekin duten konpromisoa nabarmentzeko plataforma gisa balio duena.

Informazio gehiago: Prestakuntza, jardunaldiak eta topaketak

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.