Europa Biltzar Jauregiko lorategi bertikala eta terraza - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Europa Biltzar Jauregia arkitektura jasangarriaren ikur bihurtu da. Espainian Passivhaus XXL ziurtagiria lortu zuen lehenengo biltzar-eraikina izan zen, eta landare-fatxada ikusgarria nahiz hiriaren barrualdeko Eraztun Berdera begira dagoen teilatu laua dauzka.

Eraikin berdea

Europa Biltzar Jauregia

Goitik behera birmoldatu zutenetik, jauregiko fatxadak 1.500 metro karratu inguruko lorategi bertikala dauka, eta, bertan, Araban eta Euskal Herrian berezkoak diren hainbat barietateko 33.000 landare baino gehiago daude. Landare-fatxada horrek eraikinaren isolamendu termikoa eta akustikoa hobetu ditu, eta energia-kontsumoa murriztu.

Teilatuko lorategia

Europa Biltzar Jauregiko terraza

Teilatuko terrazatik, Gasteiz Hiribideko korridore berdea ikusten da. Halaber, lorategi usaintsu batez gozatzeko aukera dago bertan, zeina eraikineko bisita gidatuen ibilbidean sartuta dagoen.

Nola iritsi:

Gasteiz etorbidea 85, 01009 Vitoria-Gasteiz, Araba.

Informazio gehiago jaso eta harremanetan jartzeko

Turismo Bulegoa:
Europa biltzar-jauregia:
Argazki-galeria:

https://www.flickr.com/photos/vgturismo/sets/72157713911696828(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.